[Librezale] Labur.eus
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Al, Abe 5, 17:06:55, CET 2016
05.12.2016 14:04-ean, Joxe Rojas idatzi zuen:
>
> Julen Ruiz Aizpuru<julenx at gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko abenduak 5 13:58):
>
>> Joxe Rojas<joxerg at gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
>> abenduak 5 13:01):
>>> https://labur.eus/about [1]
>>
>> Eskerrik asko Joxe, irakurrita neukan. Dena den, nire duda
>> edukiaren
>> ikuspegitik doa.
>>
>> Garbi dago ekimenak bi bultzatzaile dituela baina, demagun
>> etorkizunean Dinahosting desagertzen dela edo beste edonoren
>> eskuetan
>> geratzen dela. Alderdi teknikoaz arduratzen dela kontuan izanda,
>> zer
>> gertatuko da esteken datu-basearekin? ttiki.com-ekin gertatu bezala
>> esteka hilak bilakatzeko arriskua dago?
>>
>> Noski, hau fundazioari berari galdetzeko zerbait da eta eurekin
>> kontaktuan jarri zarenez, pentsatu dut agian horren inguruko
>> argibideren bat-edo emango zizutela. Arrastorik bai? Pentsatzen dut
>> hasieratik hartuko zutela kontuan etorkizuneko balizko egoera hori
>> baina batek daki...!
>>
>> Julen.
>
> JO ba idearik ez, egia esan, hasierako mezua asko pentsatu gabe bota
> nuen hona, nire buruan konexioa nahiko naturala zelako. Ikusten dut
> gaia konplexuagoa dela eta, enfin, asmoa ez zen bazterrak nahastea....
>
> Joxe
Kaixo:
Lasai Joxe, ez zaude bazterrak nahasten eta! Oso ondo egin zenuen
proposamena botatzeagatik. Nik behintzat eskertzen dizut :-)
ttiki.com-en ordezko hobeagoa dugu orain (partikular baten eskuetan egon
ordez, enpresa baten esku) baina ulertuko duzun bezala, aurrekoan denoi
gertatu zitzaigun berdina ez gertatzea saihesteko moduren bat egotea
nahi genuke gutako batek baino gehiagok. Argiak adibidez ehunka eta
ehunka bider erabili zuen ttiki.com bere aldizkarian artikuluak
estekatzeko QR kode baten bidez eta dena galdu zen. Beste hainbat euskal
eragilek berdin.
1. OHARRA: nik pertsonalki mo.tz edo antzeko bat laburtzaile bat
sortzeko gogoak nituen baina gerta ala gerta zerbitzua eta estekak
jarraituko zutela bermatzea ez nuen argi ikusten nola lortu.
2. OHARRA: PuntuEus Fundazioak laburtzailearen izena erabakitzeko
bozketa abiatu zuenean asko poztu nintzen. Fundazio batek
euskaldunontzako zerbitzu hori bermatzea irtenbide bikaina iruditu
zitzaidan. Baina berme gabe jarraitzen dugula dirudi...
Aste honetan PuntuEus-eko batekin hitz egingo dut eta ziur honetaz ere
mintzatuko garela. Librezalerekin zerikusia duen zerbaitetaz hitz eginez
gero esango nizueke.
Ondo izan eta Durangon egongo zaretenoi bihar arte,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago