[Librezale] Osmand, Transifex, Weblate, Telegram, Unai Zalakain eta Gisa elkartea
Osoitz E
oelkoro a bildua gmail.com
Ast, Api 21, 20:02:45, CEST 2016
Aupa,
Nire arduratzat ditudan proiektuak mantentzeaz gain noizean behin beste
proiekturen batean sartzen naiz hiruzpalau kate itzultzera.
Hauetako bat Transifexen ostatatuta aurkitu nuen OsmAnd proiektua izan da
(Mugikorrean Open Source Maps proiektuko mapak offline ikustea baimentzen
duen aplikazio bat da).
Denborarekin jabetzen hasi nintzen Transifex webguneko itzulpenak eta
mugikorrean instalatuta neukan aplikazioarenak ez zetozela bat.
Ikertzen hasi eta hara non itzulpen proiektu ofiziala beste hau den:
https://hosted.weblate.org/projects/osmand/
Badirudi Transifexekoa Unai Zalakainek ezarri zuela 2013an, garaian OsmAnd
proiektuaren zerbitzarian bertan ostatatuta zegoen weblate instalazio
batekin sinkronizatzeko script bat ere sortu zuen antza, baina ez dirudi
hau inoiz ofiziala bihurtu zenik, eta izan ere 2014ean weblate instalazio
propio hori kendu eta hosted.weblate.org webgunera eraman zuten itzulpen
proiektua.
Itxura guztiagatik ordutik Transifexen egindako itzulpen lana alferrikakoa
izan da.
Ikusten dut urte horietan oso aktibo ibili zela Unai Zalakain Transifex
zerbitzarian eta hainbat proiektuen arduradun bezala dago, adibidez
Telegram Euskaraz proiektuaren ardura berea da ere, baina badirudi urteak
daramala geldi, niri ez dizkit inoiz erantzun Transifex bidez bidalitako
mezuei.
Ba al duzue Unairekin kontaktua? Egoera hau desblokeatzea komeni dela uste
dut, batzuetan alferrikako lana egiten dabilelako jendea, besteetan parte
hartu nahi du baina inork ez dio sarbidea ematen...
Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20160421/df49f91a/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago