[Librezale] Ubuntu eta Firefox euskaraz
Alex Gabilondo
alexgabilondo a bildua gmail.com
Ast, Ira 3, 13:10:36, CEST 2015
Aupa:
Probatu horrela: ireki terminala eta itsatsi agindu hau
|sudo apt-get install firefox-locale-eu |
|Alex|
og., 2015.eko iraren 03a 12:11(e)an, Gaizka igorleak idatzi zuen:
> Aupa Librezaleko kideak!!
>
> Badakit apur bat erridikulua izan daitekeela galdera eta horrelako
> asko erantzungo zenituztela baina, behin eta berriz ahalegintzen
> naizen arren, ez dut Ubuntu eta Firefox euskaraz instalatzea lortzen.
>
> Ubunturen kasuan, "Soporte de Idiomas" delako horretan sartu eta
> euskara instalatzeaz gain hizkuntzen lehentasunetan lehenengoa jarrita
> daukat. Hala ere, ez da ezer ere ez aldatu.
>
> Mozillarekin berriz, "Contenido" sail-ean Vasco daukat jarrita baina
> horrek ez du ezertan eragiten, eta firefoxerako hizkuntza paketeak ez
> dauzkat eta ez dakizkit instalatzen.
>
> Ahal den neurrian lagunduko bazenidate asko eskertuko nizueke. Zuen
> erantzunaren zain egongo naiz. Eskerrik asko ;)
>
> Gaizka
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20150903/0f2a7722/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago