[Librezale] Ubuntu eta Firefox euskaraz
Gaizka
ehgaizka a bildua live.com
Ast, Ira 3, 12:11:32, CEST 2015
Aupa Librezaleko kideak!!
Badakit apur bat erridikulua izan daitekeela galdera eta horrelako asko
erantzungo zenituztela baina, behin eta berriz ahalegintzen naizen
arren, ez dut Ubuntu eta Firefox euskaraz instalatzea lortzen.
Ubunturen kasuan, "Soporte de Idiomas" delako horretan sartu eta euskara
instalatzeaz gain hizkuntzen lehentasunetan lehenengoa jarrita daukat.
Hala ere, ez da ezer ere ez aldatu.
Mozillarekin berriz, "Contenido" sail-ean Vasco daukat jarrita baina
horrek ez du ezertan eragiten, eta firefoxerako hizkuntza paketeak ez
dauzkat eta ez dakizkit instalatzen.
Ahal den neurrian lagunduko bazenidate asko eskertuko nizueke. Zuen
erantzunaren zain egongo naiz. Eskerrik asko ;)
Gaizka
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago