[Librezale] Fwd: Thunderbird 38 / Lightning 4.0 sign-offs
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
As, Mar 31, 21:03:04, CEST 2015
2015-03-31 16:01 GMT+02:00 Txopi <txopi a bildua sindominio.net>:
>
> Laburbilduz, ea larunbat edo igandean egiten dudan! Beranduegi da?
Ez eta bai. Utzi azaltzen :)
Hau sign off-erako deia da, hau da, egindako lanaren argi berdea
emateko deia. Zehatzago esanda Beta bertsioetarako sign off-erako
deia. Sign off hau hemendik aste batzuetara Thunderbird-eu 38
bilakatuko litzateke. Ez badago sign off-ik, horren aurretik zegoen
sign off-a erabiliko litzateke (hala egiten dute Fx-en behintzat).
Lokalizazioa oraindik burutu daiteke BAINA mozilla.locamotion.org
zerbitzarian [1] Aurora bertsioak lantzen dira soilik eta trena
dagoeneko Beta kanalean dago. Orduan fitxategien lortze- eta
sinkronizazio-lana "eskuz" egin beharra dago baina pentsatzen dut
horri buruzkoak dakizkien bakarra ni naizela zerrenda honetan, beraz
hala eskatzen badidazue egingo dut eta sortuko ditut Beta kanalerako
PO fitxategiak*. Hauek azkar batean burutu eta argitaratu beharko
lirateke, gero Beta bertsioko probak egin ahal izateko.
Prozesuaren zera guztia martxoaren 12an zerrendara birbidali nuen mezu
batean gutxi gorabehera azalduta dago, data zehatzekin.
Zalantzarik izanez gero galdetu lasai.
Julen.
[1] http://mozilla.locamotion.org/eu/
[2] http://librezale.eus/pipermail/librezale/2015-March/006115.html
* Konturatu zikloak "galtze" honekin batera mozilla.locamotion.org
zerbitzaria erabiltzeko onurak baliogabetzen direla (sinkronizazio
automatikoa, eskuzko lanaren beharrik ez). Beraz eskertuko nuke
hurrengoan arreta ipiniko bazeniete datei; bertsio-kaleratze bakarra
da urteko.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago