[Librezale] Librezale .eus da

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Al, Mar 30, 15:33:18, CEST 2015


Mikel Olasagasti<mikel a bildua olasagasti.info> igorleak hau idatzi zuen
(2015(e)ko martxoak 30 15:10):
> Aupa,
>
> Mezuaren gaiak argi esaten du: librezale .eus da.

Iepala, eskerrik asko hartutako lanagatik! Pentsatze hutsarekin astun
xamarra egiten zait...

> Webgune guztiak .eus-ekin eskuragarriak dira eta .org helbidetik .eus-era
> berbideratzen du erabiltzailea.

SSL ziurtagiria ere berritu behar da?

> Inork arazorik ikusiko balu, mesedez, idatzi dezala mezua zerrendara edo
> niri zuzenean.
>
> Oraingoz posta zerrendaren helbidea librezale a bildua librezale.org izaten
> jarraituko du. Ez aldatzearen arrazoi nagusia helbide hau hainbat tokitan
> erabiltzen dugula da. Hauek identifikatu beharko genituzke eta ondoren data
> bat jarri aldaketa egiteko.

Biak manten daitezke, birbidalketa eginda? Ehunaka PO fitxategitan
librezale a bildua librezale.org agertzen da `Language-Team` goiburuan eta
horiek aldatzea ezinezkoa da (inork egitea lortuko balu, afaria nire
kontu).

librezale a bildua librezale.org agertzen den tokien zerrenda, arrapaladan:

* Mailman-en konfigurazioa
* Wikiko edukiak
http://librezale.eus/mediawiki/index.php?title=Berezi%3ABilatu&profile=default&search=librezale%40librezale.org&fulltext=Search
* Posta-zerrendara harpidetzeko inprimakia
http://librezale.eus/wiki/Posta-zerrendak

Logoan ere .org azaltzen da. Eta kamiset... ai, ez!

>
> Prezioa 49,50¤ + BEZ (10,40¤) 59,90¤
>

Ander, hau botetik ordaintzea zure kontu?


Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago