[Librezale] Librezale .eus da

Mikel Olasagasti mikel a bildua olasagasti.info
Al, Mar 30, 15:10:43, CEST 2015


Aupa,

Mezuaren gaiak argi esaten du: librezale .eus da.

Webgune guztiak .eus-ekin eskuragarriak dira eta .org helbidetik .eus-era
berbideratzen du erabiltzailea.

Inork arazorik ikusiko balu, mesedez, idatzi dezala mezua zerrendara edo
niri zuzenean.

Oraingoz posta zerrendaren helbidea librezale at librezale.org izaten
jarraituko du. Ez aldatzearen arrazoi nagusia helbide hau hainbat tokitan
erabiltzen dugula da. Hauek identifikatu beharko genituzke eta ondoren data
bat jarri aldaketa egiteko.

Domeinua Nominalia-n erosia izan da 2 urterako. Ezkaintza urte beterako
zela jartzen bazuen ere, 2 urte edo gehiagorako erosteko aukera ematen
zuten. Orain konturatu naiz "whois"-ean urtebeterako agertzen dela, beraz
datorren urtean borrokatzea tokatuko zait domeinu honekin eta beste
zenbaitekin.

Prezioa 49,50¤ + BEZ (10,40¤) 59,90¤

Ondo izan,
Mikel
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20150330/8b83e6e4/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago