[Librezale] GPL Euskaraz eta Mirakel Euskaraz

Txopi txopi a bildua sindominio.net
As, Mar 24, 23:44:43, CET 2015


al., 2015.eko marren 23a 15:19(e)an, Osoitz E igorleak idatzi zuen:
> Kaixo,
> 
> Egunotan Mirakel itzultzen ibili naiz eta kate bakarra dut faltan, GPL
> lizentziaren bertsio laburra.
> 
> Testu hau bazegoen itzulita EuskalGNU webgunean, baina orain ezin dut
> sarean aurkitu, zuetariko inork eskura al dauka?

Kaixo:

Bilbon egin genuen azken bileran Dooteok EuskalGNU-n sortutako
materialak eman zizkigun. Oraindik ezabatu ez dudan karpeta horretan
begiratu eta GPL lizentziaren 2. bertsioaren euskaraketa aurkitu dut.

Interneten begira ibili naiz eta nik ere ez dut inon aurkitu. Euskarazko
Wikipediak EuskalGNU-ren webgunea estekatzen da eta beraz apurtutako
esteka bat besterik ez dago.

Gure wikiko LDP proiektuarekin lotu edo ez pentsatu dut eta azkenean
lizentzientzat wiki orrialde berri bat sortzea erabaki dut:
http://librezale.org/wiki/Lizentziak

Ondo iruditzen zaizue?
Osoitzek aipatutako informazioa beste nolabait eskuragarri jartzea
egokiago ikusiko zenukete?
Orrialde honetan Creative Commons lizentzien euskaraketak ere estekatu
litezkeela bururatzen zait.
Euskaratuta dagoen beste lizentziarik ezagutzen duzue?

OHARRA: wikiak fitxategien luzapenarekin jartzen dituen mugak direla eta
PDF eta TXT bertsioak bakarrik igo ditut. Baina jakizue EuskalGNU-k
HTML, LYX eta TEXI formatuetan ere prestatu zuela.

Ondo izan,

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago