[Librezale] CyangonenMod 12 Euskaraz dago. Proiektuaren egoeraren berri.

Urtzi Odriozola urtzi.odriozola a bildua gmail.com
Lar, Eka 6, 22:11:26, CEST 2015


Aupa Osoitz!! Lan bikaina!! Nik atzo instalatu nuen Cyanogenmod 12a
Motorola G 2014an eta primeran dabil. Beno, giroskopioa kenduta...

Nahi baduzu nik zerbaitetan lagun diezazuket.

Ondo izan!!
2015 eka. 6 19:01 erabiltzaileak hau idatzi du ("Osoitz E" <
oelkoro a bildua gmail.com>):

> Aupa,
>
> CyanogenMod Euskaraz proiektuaren egoeraren berri ematera nator.
>
> Dakizuenez Android batzuk euskaraz badaude ere ekoizle eta operadoreen
> araberako kontu bat da hau, Android AOPS 5 euskaraz iragarri zuen Googlek
> baina oraindik ez du kaleratu, ondorioz CyanogenMod da euskarazko bertsio
> libre bat duen Android bakarra (nik dakidala).
>
> EGINDAKO IBILBIDEA
>
> CyanogenMod euskaratzeko proiektua Aitor Kortina eta beste batzuk hasi
> zuten 11. bertsioan.
>
> Garaian Android AOSP 4 ofizialki euskaraz ez zegoenez Cyanogen itzultzeaz
> gain AOSP 4 ere itzuli behar zela suposatzen zuen, baina Cyanogen
> proiektuak egindako "fork" bat Googlek ez baitu komunitatearen laguntza
> onartzen itzulpenetan.
>
> Lortu zuten CyanogenMod 11 osorik euskaratzea, eta AOSP 4 forkaren
> itzulpenak bultzada nabarmen bat jaso zuen Android Euskaraz proiektuko
> kideek Librezaleren Pootletik kate mordoa masiboki sartu zituztenean.
>
> Lortuko zela zirudien, eta halako batean Googlek AOSP 5 proiektua
> ofizialki euskaratu(ko) zuela iragarri zuten eta Cyanogen proiektuak bere
> forka itxi zuen. Horrek esan nahi zuen Cyanogen 11 Euskaraz ez zuela argia
> ikusiko. Itzulpenen arduradunei AOSP4 Euskaraz berrirekitzea eskatu nien,
> baina erantzunik ez.
>
> Zorionez, nahiz eta Googlek AOSP 5 euskaraz oraindik kaleratu ez badu ere
> (eta badira hileak!) Cyanogen proiektuak Google etxearen GIT zerbitzarian
> eskuragarri dauden itzulpenak ontzat ematea erabaki zuen, eta CyanogenMod
> 12 Euskara barne kaleratu zen.
>
> Euskara barne edo, Cyanogen 12 erdizka baitzegoen itzulita oraindik.
> Nahasmen horren erdian Cyanogen Euskaraz proiektua arduradunez umezurtz
> geratu zitzaigun eta nik hartu nuen ardura, baina oraindik prozesua erabat
> ulertzen ez nuenez, itzulpen berriak ez ziren mugikorretara heltzen (ups!).
> Hori konponduta dago jada, eta Cyanogen 12 zein 12.1 erabat Euskaraz daude
> azken nightly-etan. (Topa!)
>
> Bide batez, oraindik CyanogenMod sistema eragilea instalatzera animatzen
> ez diren Android erabiltzaileek CyanogenMod aplikazioak euskaraz instalatu
> ditzakete ere (akatsekin, ez baitute itzulpenaren azken bertsioa oraindik,
> baina tira, denbora kontu bat da):
> https://play.google.com/store/apps/details?id=com.maartendekkers.cmapp
>
> GAUR EGUNGO EGOERA ETA ERRONKAK
>
> Esan bezala ez dirudi CyanogenMod 11 Euskaraz ikusteko aukerarik izango
> dugunik. CyanogenMod proiektua oso azkar mugitzen da eta ez du atzera
> begiratzen asko. CyanogenMod 12 eta 12.1 Euskaraz daude erabat azken
> egunotako nightly-etan baina ez dago lokartzerik ia egunero kate berriak
> gehitzen baitzaizkio proiektuari.
>
> Itzulpenak akatsak ditu, ugari konpondu ditut nik CyanogenMod atalean
> aurkitu ahala, baina AOSP atalean daudenak ezin ditut nik konpondu.
> CyanogenMod eta AOSP itzulpenak alderatzeko asmoa bertan behera utzi dut
> AOSP parteko itzulpena bukatu gabe dagoelako eta akatsak dituelako ere.
> Agian interesgarriagoa litzateke Firefox OS itzulpenarekin alderatzea.
> Oraingoz dena dela, "akatsak ikusi ahala zuzendu" metodoarekin jarraitzen
> dut. Itzulpenean akatsak bilatzea eta jakinaraztea laguntzeko modu
> eraginkor bat da.
>
> Teklatuak ez du zuzentzaile ortografikorik euskaraz. Swiftkey teklatu
> jabeduna instalatu dezakete erabiltzaileek eta oso ondo dabil, baina hobe
> litzateke berezko zuzentzailea balu edo gutxienez tresna libreekin osatu
> baliteke hutsune hau. Ez dakit Firefox OSrako egindako lana
> berrerabiltzerik dagoen, lehenetsita Cyanogen AOSP teklatua erabiltzen du
> eta hor Google etxearen menpe gaudelakoan nago, baina AnySoftKeyboard
> librea da eta hiztegiak sortzeko tresnak ditu:
> https://github.com/AnySoftKeyboard
>
>
> LIBREZALERA OFIZIALKI
>
> Proiektua ofizialki Librezalera ekarri nahi dut, hau da, ondo baderitzozue
> posta zerrenda honetan txapa ematen jarraituko dut, Wikian proiektu ofizial
> gisa zerrendatuko dut, eta berriak daudenean Librezaleko azalean
> argitaratuko ditut (Hasteko Euskaraz badagoela iragarri).
>
> Ondo izan,
>
> Osoitz
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20150606/5d84ee00/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago