[Librezale] Helbide berria

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Ost, Api 15, 21:45:36, CEST 2015


Mikelek esan zuen:
> Norbait blog-ean 3 lerro idaztera animatzen bada primeran, bestela
saiatuko naiz tarte bat ateratzen.

Hona atera zaidana, esan ezer aldatuko zenuketen, inork ez badu ezer esaten
astebururako argitaratuko dut:

---

LIBREZALE .EUS DA

Ezina ekinez egina dio esamoldeak. Urteen lanaren ondorioz PuntuEus
Fundazioko lagunek, adiskideek, lortu zuten herri bezala definitzen gaituen
hizkuntzarentzat internet domeinua: .eus

Hiru letra besterik ez, baina esanahi handiko hiru letra. Munduan izaera
propioarekin kokatzen gaituzten hiru letrak.

Teknologia gurera dakartzagun, gurea egiten dugun Librezale honetan gure
ekimena, izaera, nahia ezin hobeto azpimarratzen dituzten hiru letra
horiekin identifikatzea naturala zen, eta egin duzu.

Librezale .eus da.

Lan teknikoak burutu dira eta webgunea, foroa, posta zerrenda,
itzulpenetarako zerbitzaria eta abar ondo dabiltzala egiaztatu dugu.

Ezer gainbegiratu badugu esaguzu, baina batez ere, egin gurekin topa oso
handiak diren gauza txiki horiengatik.

Sinatuta: Librezale.eus

---

Ondo bizi,

Osoitz
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20150415/1fbce012/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago