Mikelek esan zuen:
> Norbait blog-ean 3 lerro idaztera animatzen bada primeran, bestela saiatuko naiz tarte bat ateratzen.

Hona atera zaidana, esan ezer aldatuko zenuketen, inork ez badu ezer esaten astebururako argitaratuko dut:

LIBREZALE .EUS DA

Ezina ekinez egina dio esamoldeak. Urteen lanaren ondorioz PuntuEus Fundazioko lagunek, adiskideek, lortu zuten herri bezala definitzen gaituen hizkuntzarentzat internet domeinua: .eus

Hiru letra besterik ez, baina esanahi handiko hiru letra. Munduan izaera propioarekin kokatzen gaituzten hiru letrak.

Teknologia gurera dakartzagun, gurea egiten dugun Librezale honetan gure ekimena, izaera, nahia ezin hobeto azpimarratzen dituzten hiru letra horiekin identifikatzea naturala zen, eta egin duzu.

Librezale .eus da.

Lan teknikoak burutu dira eta webgunea, foroa, posta zerrenda, itzulpenetarako zerbitzaria eta abar ondo dabiltzala egiaztatu dugu.

Ezer gainbegiratu badugu esaguzu, baina batez ere, egin gurekin topa oso handiak diren gauza txiki horiengatik.

Sinatuta: Librezale.eus

Ondo bizi,

Osoitz