[Librezale] Librezale posta-zerrenda kudeatzeko interfazeari buruzko galdera

Mikel Olasagasti mikel a bildua olasagasti.info
Al, Api 13, 17:51:47, CEST 2015


Aupa,

Zerrendaren domeinua aldatu behar da moderazioak behar bezela funtzionatu
dezan.

Komando honekin konpontzen da: withlist -l -r fix_url zerrendaren_izena
--urlhost=domeinu.berria

Postfix konfiguratu det eus domeinua ulertu dezan. Orain zerrenda aldatu
eta denak ondo egiten duela ikusi beharko genuke.

Mikel

Manex Agirrezabal<manex.agirrezabal a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2015(e)ko apirilak 10 14:48):

>  Iepa denoi!
>
> Librezaleko posta-zerbitzariarekin arazo bat daukat eta ezin dut
> konpondu... :(
>
> Librezaleko posta-zerrendaren kudeaketa egiterakoan, mezuak ezabatzerakoan
> arazoak dauzkat. Arazo hau domeinu aldaketa egin zenetik izan dut (lehen
> egunetik).
>
> "Discard all messages marked Defer" checkbox-a sakatu eta "Datu guztiak
> bidali" botoia sakatzen dudanean, mezuak ez ditu ezabatzen. (Une honetan
> dauden mezu guztiak *spam* dira)
>
> Berdina egiten saiatu nintzen
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/admindb/librezale helbidean,
> "librezale.eus"-en lekuan "librezale.org" edo librezaleko IP helbidea
> jarrita, baina ez zuen funtzionatu.
>
> Galdera hemen dator. Hau posta-zerrendaren kudeaketa orrialdean dagoen
> *host_name*-a aldatuta konponduko al litzateke? Beldurra daukat ea hori
> aldatuta ea zerbait izorratuko ote dudan... Une honetan "librezale.org"
> balioa dauka. "librezale.eus"-era aldatuta konponduko delakoan nago...
>
> Mila esker!
> Manex
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20150413/dcd42b58/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago