[Librezale] Librezale posta-zerrenda kudeatzeko interfazeari buruzko galdera
Manex Agirrezabal
manex.agirrezabal a bildua gmail.com
Or, Api 10, 14:48:31, CEST 2015
Iepa denoi!
Librezaleko posta-zerbitzariarekin arazo bat daukat eta ezin dut
konpondu... :(
Librezaleko posta-zerrendaren kudeaketa egiterakoan, mezuak
ezabatzerakoan arazoak dauzkat. Arazo hau domeinu aldaketa egin zenetik
izan dut (lehen egunetik).
"Discard all messages marked Defer" checkbox-a sakatu eta "Datu guztiak
bidali" botoia sakatzen dudanean, mezuak ez ditu ezabatzen. (Une honetan
dauden mezu guztiak /spam/ dira)
Berdina egiten saiatu nintzen
http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/admindb/librezale helbidean,
"librezale.eus"-en lekuan "librezale.org" edo librezaleko IP helbidea
jarrita, baina ez zuen funtzionatu.
Galdera hemen dator. Hau posta-zerrendaren kudeaketa orrialdean dagoen
/host_name/-a aldatuta konponduko al litzateke? Beldurra daukat ea hori
aldatuta ea zerbait izorratuko ote dudan... Une honetan "librezale.org"
balioa dauka. "librezale.eus"-era aldatuta konponduko delakoan nago...
Mila esker!
Manex
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20150410/cca31027/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago