[Librezale] Fwd: Thunderbird 38 / Lightning 4.0 sign-offs
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Ast, Api 9, 00:44:47, CEST 2015
az., 2015.eko apiren 01a 13:12(e)an, Txopi igorleak idatzi zuen:
> On April 1, 2015 8:53:09 AM CEST, Ander Elortondo <ander.elor a bildua gmail.com> wrote:
> [...]
>> Itzulpena ez da batere zaila baina informatikaria ez naizenez, ez dakit
>> terminologia egokia erabiliko nukeen, "Osagai bitarra" esaterakoan
>> adibidez.
>
> Nik ere osagai bitarra bezala euskaratuko nuke. Nik dakidala binary=bitarra guztiz onartuta dago.
>
> Orain ezin, baina astea amaitu orduko zerbait falta bada itzuliko dut!
> Zalantzak baditut, behin-behineko itzulpena gutxienez sartuko dut besteen lana ahalik gutxien kaltetzeko.
Aurreko astea amaitzean Thunderbird eta Lightning euskaratzen amaituko
nituela esan nuen. Hori esan nuenean mugikorretik nenbilen inolako
egiaztapenik egin gabe. Ez nekien ia bi mila hitz zeudela itzultzeke!
Lightning prest dago eta Thunderbirdetik mail/chrome/messenger-eko
kateak geratzen zaizkit. Egunero pare bat saio egiten ditut baina
oraindik seirehun hitz geratzen zaizkit. Julen, ea aste honetan zehar
gai naizen amaitzen.
Hala ere, Pootle-ko egiaztapenak begira ibili nintzela eta hainbat
errore konpondu ditudala abisatu nahi dut. Baina hainbat! Testuetan esku
ugari ibili direla sumatzen da, terminologia oso gutxi estandarizatua
baitago. Beraz, orain lehentasuna falta dena euskaratzea bada ere,
terminologiari dagokionez berrikusketa sakon bat egin beharko da.
Laster-teklei dagokionez (& sinboloa testuetan txertatua), oraindik ez
nago materialarekin asko trebatuta baina hor ere hobekuntza ugari egin
litezkeela iruditzen zait.
Denborarekin aztertu beharko...
Abisatuko dut Thunderbird amaitzen dudanean. Jakin ezazue ez zaidala
ahaztu, lanean ari naizela baina oraindik ez dudala amaitu.
Ondo izan,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago