[Librezale] Itzulpen zalantza: Toast

dooteo dooteo a bildua zundan.com
Lar, Api 4, 18:24:39, CEST 2015


Yeuuuuuuuuuuuuup,

Jatorrizko mezua: lr., 2015-04-04 13:49 +0200, egilea: Osoitz E
> Aupa,
> 
> 
> Nola itzuliko zenukete Toast hau?
> 
> http://developer.android.com/guide/topics/ui/notifiers/toasts.html
> 
Badirudi jakinarazpenentzako halako erretilu-sistema bat dela.
> 
> Cyanogen itzulpenean agertzen den bakoitzean desberdin itzuli da.
> 
> "Leiho gainerakorreko jakinarazpena" erabili da esaldiren batean,
> baina nik neuk ez dut batere argi ikusten hau.
> 
kendu hori burutik.
> 
> "Leiho" ere erabili da, baina hori oker dagoela uste dut.
> 
Popup batzutan 'laster-leiho' gisa ere euskaratu izan da.
> 
> "Jakinarazpen leihoa" ere proposatu da, agian, baina goitik behera
> datozen jakinarazpenekin nahastu daitekeelakoan nago.
> 
Android sistemetan jakinarazpenentzako bestelako erretilu edo panel bat
egonez gero, 'laster-leihoa' 

> Beste inon "mezua" erabili da, generikoegia nire aburuz.

'mezua' beste kontzeptu bati dagokio: berehalako mezularitzan edo posta
elektronikoan mezu/gutun bat jasotzea edo bidaltzea. Ez erabili
popup-ren ordain bezala. 
> 
> 
> Zoritzarrez Samsung lokalizazioen terminoen zerrenda desagertuta dago:
> http://librezale.eus/wiki/Terminologia
> 
sed -e 's/Zoritzarrez/Zoritxarrez/g'



Nire proposamena: 'laster-leihoa'

Oooondo izan,

Dooteo








Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago