[Librezale] WordPress 4.0 irten da

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ast, Ira 4, 23:26:44, CEST 2014


og., 2014.eko iraren 04a 21:09(e)an, Mikel Larreategi igorleak idatzi zuen:
> Wp-config.php fitxategiaren lerroa neuk kendu dut

Ados.

>>>>
>> http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/eu/trunk/dist/wp-admin/setup-config.php
>>>>
>>>
>>> Instalazioa hutsetik egin dut euskarazko paketearekin, eta instalazioko
>>> pantaila guztiak ere itzulita zeuden, eta horiek dira setup-config.php
>>> horretan agertzen direnak.
>>
>> Konparatu ditut eta alde handia dago bertsio bien artean. Ibili hau ere
>> badabilela dirudi, baina guk SVNan duguna bertsio zahar bat da eta
>> testuak ez ditu lokalizaziotik hartzen, baizik eta dena eskuz idatzita
>> dago. Ikusi dudanagatik, fitxategi hau SVNtik kentzea izango da egokiena.
>>
>> license.txt eta readme.html ere begiratuko dut ea zer den egokiena
>> egitea (lagatzea, kentzea edo eguneratzea) eta egindakoan beste deploy
>> bat prestatuko dut. Abisatuko zaituzten probatzeko.

Egin dut errepasoa eta segurtasun kopia egin ondoren honela utzi dut SVNa:
eu/trunk/dist/license.txt
   Ezabatu dut, originalaren berdina zelako.
eu/trunk/dist/readme.html
   Zegoena utzi dut, eguneratua eta euskaratua egoten jarraitzen
   duelako.
eu/trunk/dist/wp-config-sample.php
   Bertsio eguneratu eta euskaratu batengatik ordeztu dut.
eu/trunk/dist/wp-admin/setup-config.php
   Ezabatu dut, bertsio honetatik aurrera fitxategi hau euskaratzerik
   behar ez delako.

eu.wordpress.org-en pakete bat eraiki dut eta nire lokalean instalatu
dut probatzeko. SVN aldaketei dagokionez ondo joan da. Baina
GlotPress-en etiketa batzuk zuzentzeko aprobetxatu dut.

Beste pakete bat eraiki eta berriz dena probatu dut. Nik uste nahiko
ondo dagoela. Jendeak erabiltzen hasteko behintzat bai.

Azken pakete hau argitaratu egin dut. Mikel, posible baduzu, bertsio hau
probatzea asko eskertuko nizuke.

OHARRA 1: Aurreko e-posta batean aipatu duzun itzulpenen eguneraketarena
orain badakit zeri buruz ari zinen. Zuk prestatutako paketean niri ere
agertu zait hori WordPress-eko eguneraketen atalean. Nik prestatu dudan
paketean ez da agertzen. Auskalo zergatik...

OHARRA 2: Abisu bat dugu euskaraketako kate batean karaktere berezi
batzuk falta direlako:
http://ttiki.com/79143
Ni saiatu naiz baina ez dut lortu karaktere horiek sartzerik.
instalazioa egitean datu-basera konektatzeko parametroak txarto idatziz
gero testu hau agertzen da eta ez da guztiz ondo ikusten (baina
erabilgarria da). Inork badaki hau nola konpondu genezake?

Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago