[Librezale] CyannogenMod11 euskaratzen dabiltza

Urtzi Odriozola urtzi.odriozola a bildua gmail.com
Al, Ira 1, 15:54:39, CEST 2014


Primeran, ikusi dut fitxategia igo daitekeela. Eskatuko ditut beharrezko
fitxategi guztiak eta hasiko naiz pixkanaka sartzen.


Urtzi Odriozola<urtzi.odriozola a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko irailak 1 15:39):

> Barkatu, agian galdera tontoa da baina, tresna horrek fitxategiak igotzeko
> aukera ematen du? Ez dut aukera hori ikusi eta... Hala bada, eskatuko ditut
> XML fitxategiak eta kargatzen saiatuko naiz
>
>
> Joxe Rojas<joxerg a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko irailak
> 1 14:03):
>
> Uste dut ona litzatekeela berrerabili daitekeen guztia berrerabiltzea
>> orain dagoen moduan, eta gero erabili ahala ikuste non behar diren
>> zuzenketa/orrazketak.
>>
>> Atzo bertan abisu bat bidali zuten CMren itzulpen gunetik, esanez kate
>> gutxi batzuk gehitu dituztela eta egunotan itzuliz gero, laster irten behar
>> den CM11 M10 releasean txertatuko dituztela (pentsatzen dut horretarako
>> Android oinarri guztia ere euskaratuta behar dutela, noski)
>>
>> Joxe
>>
>>
>> Urtzi Odriozola<urtzi.odriozola a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2014(e)ko irailak 1 13:20):
>>
>> Kaixo!!
>>>
>>> Mundiala!! Aizue kontu bat, hemendik zerbait berziklatu beharko genuke
>>> ez? Dena dago itzulita eta... kalitatea ere begiratu beharko da baina, lan
>>> handia aurreratu daiteke: http://pootle.librezale.org/projects/android/
>>>
>>> Kontua da, hor .po formatuan daudela gordeta. XML formatuan ere lortu
>>> ditzaket, lan hori ere aurretik egina dago eta.
>>>
>>>
>>> Joxe Rojas<joxerg a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
>>> abuztuak 18 16:49):
>>>
>>> Epale!
>>>>
>>>> Kasu berean nago ni, eta ezusteko handia hartu nuen aurrekoan ikusi
>>>> nuenean lan pilo bat aurreratuta zegoela.
>>>>
>>>> Egiteko dagoen zati hori dela eta… ideia ona litzateke androideuskaraz
>>>> proiektuko jendearekin hitz egitea ezta? Suposatzen da (bueno, edo hala
>>>> uste dut nik), sistemaren beraren euksaraketa oso aurreratua dutela…
>>>>
>>>> Joxe
>>>>
>>>>
>>>> El 18/08/2014, a las 16:09, Osoitz E <oelkoro a bildua gmail.com> escribió:
>>>>
>>>> Kaixo,
>>>>
>>>> Aurreko egunean Cyannogenmod instalatu nuen Samsung batean eta amorru
>>>> handia eman zidan sakelakoa Euskaraz jartzeko aukera galtzea.
>>>>
>>>> Beraz, asko poztu ninduen Cyannogenmod11 euskaratzeko proiektu bat
>>>> martxan dagoela ikusteak.
>>>>
>>>> Crowdin bidez egiten dira Cyannogen sistemaren itzulpenak, eta
>>>> euskararen kasuan bi proiektutan dago banatuta .
>>>>
>>>> Alde batetik CyannogenMod sistemari propioak zaizkion kateak:
>>>> http://translate.cyanogenmod.org/project/cyanogenmod/eu
>>>>
>>>> Bestetik Android itzulpen ofiziala ez duten hizkuntzek itzuli behar
>>>> dituzten kateak:
>>>> http://translate.cyanogenmod.org/project/cyanogenmod-aosp/eu
>>>>
>>>> Lehenbizikoa ia bukatuta dute jada, eta bigarrenean dena dago egiteko.
>>>> Nik ostiralean AOSP proiektuaren atean jo nuen, eta gaur sarbidea banuela
>>>> ikusita kate batzuk itzultzen ibili naiz.
>>>>
>>>> Osoitz
>>>> _______________________________________________
>>>> Librezale mailing list
>>>> Librezale a bildua librezale.org
>>>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Librezale mailing list
>>>> Librezale a bildua librezale.org
>>>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>>>
>>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Librezale mailing list
>>> Librezale a bildua librezale.org
>>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>>
>>>
>>
>>
>> --
>> Joxe Rojas
>> http://www.teknopata.net
>> joxerg a bildua gmail.com
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140901/24c4c52e/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago