[Librezale] Ubunturen euskaraketa Librezalen sartzeko eskaera

Ibai Oihanguren ibai a bildua oihanguren.com
Iga, Urr 26, 23:27:59, CET 2014


Gabon berriro,

orain dela aste pare bat idatzi behar nuen hau, baina atzeratu eta 
atzeratu aritu naiz...

Ikusita Ubunturen itzulpenean mugimendu gutxitxo dagoela, eta daukagun 
zerrenda aspaldian ez dela erabili, itzulpen taldekoei idatzi nien (ia 
denak Librezalekoak), eta proposatu nien Ubuntu Librezaleko proiektu 
gisa sartzea, horrela posta-zerrenda honen bidez komunikatzeko. Erantzun 
zuten guztiak ados zeuden proposamenarekin.
Gainera orain Ubuntuk ere bere mugikorrerako bertsioa ateratzeko asmoa 
daukanez, itzultzeko dexente gehiago dago, eta ea lortzen dugun 
mugimendu gehiago egotea.

Beraz, inork kontrakorik esaten ez badu, Ubuntu proiektu gisa gehitu 
nahiko genuke Librezalen. Zer diozue?

Ondo izan,
Ibai.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago