[Librezale] [FirefoxOS] 2.1 bertsioaren probak
Ibai Oihanguren
ibai a bildua oihanguren.com
Iga, Urr 26, 23:01:25, CET 2014
Gabon!
FirefoxOS 2.1 bertsioaren probak egin dituzte dagoeneko, eta aurrekoan
baino arazo gutxiago egon dira euskarazko itzulpenean. Gainera, dauden
bi bug-ak ez dira bereziki euskarari eragiten diotenak, eta oraingoz ez
dakit itzulpenak aldatu beharrik dagoen.
Bug-ak:
https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=1086686
https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=1086988
Jakin dezazuen, locamotion-en orain
http://mozilla.locamotion.org/eu/firefoxos/ helbidean dagoena bertsio
berrirako itzulpenak ("master branch") izango dira. 2.1 bertsioa
http://mozilla.locamotion.org/eu/firefoxos_2.1/ helbidean dago.
Zuzenketaren bat egitekotan, 2.1 bertsioan egiteaz gain "master
branch"ean ere egin behar da.
Bestalde, Marketplace-ari dagokionez, hasieran itzuli behar ziren 7
fitxategietatik batzuk desagertu egin dira, eta berriren bat gehitu da.
Hau da oraingoz nik daukadan zerrenda:
https://localize.mozilla.org/eu/fireplace/
https://localize.mozilla.org/eu/zippy/
https://localize.mozilla.org/eu/marketplace/
https://localize.mozilla.org/eu/marketplace_stats/
https://localize.mozilla.org/eu/commbadge/
https://localize.mozilla.org/eu/discoplace/
(Hau ez da Marketplace-ekoa, baina hemen gehituko dut:)
https://localize.mozilla.org/eu/findmydevice/
Euskarazko itzulpenaren egoera hemen ikus daiteke:
http://l10n.mozilla-community.org/~flod/webstatus/mpstats/
Oraingoz hau da dena!
Ondo izan,
Ibai.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago