[Librezale] kopiak alderatu?

Dooteo dooteo a bildua zundan.com
Ast, Aza 20, 10:27:41, CET 2014


Egunon guztioi

(Mezu hauen edukia luzeegia ez izateko aurreko mezuen edukia unekotik
ezabatu dut).

Unean 'collate'-ri dagokion termino egokiena zein den aztertu aurretik
kontutan izan hartzen dugun erabakia (itzulpenaren terminoa finkatzean)
GNOME, LibreOffice/OpenOFfice eta KDEri aplikatu beharko diegula.

LibreOffice-en 'Tartekatu' agertzen da eta lehenetsi gisa aktibatuta
dagoenez, orrialdeak 1,2,3,1,2,3,1,2,3 gisa inprimatuko ditu.

Bestalde, GNOME mahaigainaren beste hizkuntzetako itzulpenetan honela
itzuli zuten:
	(es) Intercalar --> Tartekatu
	(fr) Rassembler --> Batu, Bildu
	(pt) Juntar --> 
	(ca) Compagina --> 
	(de) Zusammentragen --> Bildu, Batu

Nolabait taldekatu bilduren sinonimotzat har dezakegun 'bildu' egokiagoa da 'taldekatu' baino.

Oraingoz aukera hauek ditugu: ordenatu, tartekatu eta bildu (edo batu)

+1 Bildu

Zer diozue?

Dooteo








Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago