[Librezale] kopiak alderatu?
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Ost, Aza 19, 13:24:20, CET 2014
Aupa,
Ixiar Iza Agirre<i.iza a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko azaroak 19 13:18):
>
>>
>> > Alegia, 3 orriko dokumentu baten 3 kopia nahi baditugu (1. dok, 2.
>> > dok, 3. dok), eta dokumentuak osorik jaso ("interleaved" beharrean),
>> > orriak tartekatuta inprimatu behar da: 1, 2, 3, 1, 2, 3, 1, 2, 3
>>
>> Ixiarren adibidearekin jarraituz, 'collate' aktibatuta 1, 2, 3, 1, 2,
>> 3, 1, 2, 3 inprimatuko zatekeen (kopien arabera ordenatuta).
>> Desaktibatuta berriz 1,1,1,2,2,2,3,3,3 (orrialdeka ordenatuta).
>>
>> Microsoft-en 'intercalar' deitzen diote, eta dagokion hitza 'tartekatu'
>> litzateke. Baina 'intercalar'-en esanahia hau da [1]:
>> "poner una cosa entre otras que forman un conjunto "
>>
>> [1]http://es.thefreedictionary.com/intercalar
>>
>> Oker ez badut ulertzen, eta testuinguru honetan, kopia bakoitzak talde
>> bat sortzen du. 'collate' desaktibatuta dagoenean kopien orrialdeak
>> elkarrekin _tartekatzen_ dira, eta aktibatuta dagoenean _ez_ dira
>> tartekatzen.
>>
>> Ondorioz, 'tartekatu' ez nuke 'collate'-ren itzulpen gisa erabiliko,
>> nahiz eta EuskalTerm-en horrela ageri.
>>
>> Elhuyarren hiztegian 'alderatu' terminoaren 2. adieran honakoa dugu:
>>
>> apartar(se), separar(se)
>>
>> Uste dut hori izan zela itzulpena egitean erabili zen kontzeptua: kopiak
>> bereiztuta ateratzea = 'alderatu' (collate) aktibatuta
>>
>> > Beharbada, "collate"ren definizioa zuzendu genezake, nahasmenik eragin
>> > ez dezan.
>>
>> Agian itzulpen egokia edo adierazgarriagoa 'taldekatua' litzateke.
>>
>>
>
> "Collate"k zer egiten duena natural azaltzeko, "ordenatuta" erabili duzu. Ez da hori aukera argiena? Bestela "Dokumentuka" ere jar liteke.
Ez daukat ikuspegi teknikotik ezer gehitzeko eztabaidan baina zuk
diozun horixe bera pentsatu dut Dooteoren mezua irakurtzean.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago