[Librezale] Androiden euskarazko bertsioari buruzko albistea Berrian

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Al, Aza 3, 22:01:21, CET 2014


al., 2014.eko azaren 03a 20:51(e)an, Asier Sarasua Garmendia igorleak
idatzi zuen:
> http://www.berria.eus/paperekoa/1835/035/001/2014-11-01/azkenean_euskaraz_ere_bai.htm
> 
> 
> Nire irudipena da, ala Berriaren artikuluan software itzultzaile "ez
> profesionalen" lana gutxiesten da?
> 
> "Produktu txukuna ateratzeko, aurretik lan zorrotza egin behar."
> esaldiarekin amaitzen den paragrafoaz ari naiz.

Aupa, Asier:

Ba nik irakurri dut eta ez zait horrelakorik iruditu. Urtzi Odriozola
eta zeharka Android Euskaraz taldeak aipatzen ditu baina aurreko
paragrafoan.

Zuk diozun paragrafo horretan Google itzulpena zorroztasun osoz
kudeatzen ari dela azaltzen du eta idazlea horretaz pozten dela
iruditzen zait, emaitza kalitatezkoa izango delakoan.
Baina ia eginda zegoen itzulpen boluntarioaz ez du ezer esaten.

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago