[Librezale] LibreCon jardunaldietarako bi sarrera

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Al, Aza 3, 21:48:48, CET 2014


Aupa zuek:

LibreCon-era gonbidatu naute baina ez naiz joango. Zuetako batzuk handik
izango zaretela suposatzen dut. Inork joan nahiko balu eta zalantzatan
badabil, oraintxe du aukera.

LibreCon (Business and Open Technologies Conference), Bilboko Euskalduna
Jauregian ospatuko da datorren astearte eta asteazkenean. Hainbat
hitzaldi daude software librearekin erlazionaturik (HTML5, WordPress, 3D
inprimagailuak, Owncloud, Firefox OS, OpenStack, Hadoop, LiMux,
Asterisk...). Enpresa munduko eta administrazio publikoko hainbat jende
egongo da (EJIE, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, ESLEko
enpresa batzuk, Red Hat, TapQuo...). Sarrera bakoitzak orain 100¤ balio
du, bazkaria barne. Informazio gehiago hemen:
http://www.librecon.io/eu/

Inork joan nahi badu, esan iezadala eta zeintzuk datu behar diren esango
diot. Beranduenez asteazken honetan jakin behar dut, bi gonbidapenak
ordura arte direlako.

Ondo izan,

Txopi.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago