[Librezale] Firefox OS euskaraz

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Al, Maiatza 26, 23:32:25, CEST 2014


Gabon berriro,

orain arte Firefox OSn aurkitutako akats/aldaketa proposamenen 
zerrendarekin nator. Den-dena ez dut begiratu, baina aplikazio 
garrantzitsuenak bai. SIM txartela sartuta beste proba batzuk egiteko 
dauzkat, baina orain artekoa bidaltzen dizuet. Hauetariko batzuk akatsak 
baino zalantzak dira agian, eta gehienak txikikeriak dira, itzulpena 
orokorrean oso txukuna delako, baina bota egingo ditut:


*Sarrerako txangoa* (ez dakit txangoa jartzen zuen, ongi etorria egiteko 
pantailei buruz ari naiz)

1.- "ELKARTU sare ezkutura" jartzen du. Agian ondo dago, baina beti 
"BATU sare ezkutura" ikusi izan dudala uste dut, eta arraroa egin zitzaidan.

2.- Bukaeran, "Zure telefono berria gozatzeko prest zaude" dio, baina 
"telefono berria*z*" beharko luke, ezta?

*Hasierako pantaila

*3.- Kategoria desberdinetako webguneen multzoak daude mahaigainean, 
horietako bat "Jokuak" da, eta "Jok*o*ak" beharko luke.

("Zera ari naiz pentsatzen..." horrek ez nau gehiegi konbentzitzen, 
baina egia esanda ez daukat proposamen hoberik. Nahiko kate zaila da 
euskaratzeko... :( )

*Erlojua

*4.- Azpikaldeko fitxa edo menu horretan, "Tenporizadorea" eta 
"Kronometroa" hitzek ia elkar jaten dute. Argi dago "Tenporizadorea" 
dela behar baino leku gehiago hartzen duena... Ez dakit "Atzera kontua" 
edo horrelakoren bat motzagoa izango den, edo bestela "Tenporizad." 
bezalako zerbait jarri beharko den. Ikusi dut mugikorrean testuen luzera 
ohiko arazoa dela gure hizkuntzarentzat behintzat.

5.- Alarma bat gehitu/editatzerakoan, "Bibratu" aukera dago, zerrenda 
batetik "Aktibatu" edo "Desaktibatu" hautatu behar delarik. Dagoen 
moduan, "Bibrazioa" hitza hobeto gelditzen dela iruditzen zait. 
"Bibrazioa" -> "Desaktibatu" (Edo bestela "Bibratu" -> Bai / Ez)

6.- Ia gauza bera "Utzi geroko" aukerarekin. Botoi batean oso ondo dago, 
baina gero "5 minutu" bezalako zerbait hautatu behar denez, nire ustez 
hobeto "Atzeratu" -> "5 minutu"

*Jakinarazpenak

*7.- (Uste dut aplikazio bat instalatzerakoan agertzen zela mezu hau:) 
"Deskonprimitzen" dio, "deskonprim*a*tzen" beharrean.

8.- Berriro ikusi ez dudan arren, esango nuke batzuetan jakinarazpenaren 
alboan noizko oharra den azaltzen da, eta batzuetan "oraintxe" agertzen 
denean, jakinarazpenaren testuak "oraintxe" jaten du. Uste dut "orain" 
jarrita konpontzen dela, gutxigatik delako.

*Ezarpenak

*9.- Hau beti izaten dudan zalantza bat da... "Bluetooth" edo 
"Bluetooth-a"? (FirefoxOSn "Bluetooth" azaltzen da. Baina "Wi-Fia")

10.- Eta beste zalantza bat: "Wi-Fia" edo "WiFi-a"?

11.- Pantaila atalean, "Blokeo-orientazioa" dio, baina ingelesez "Lock 
orientation". Uste dut orientazioa blokeatzeko dela, mugikorra 
horizontalki jarrita ere ezer ez gertatzeko, beraz "Blokeatu 
orientazioa" beharko luke.

12.- Hizkuntza atalean, "Laginaren formatua" jartzen du, baina uste dut 
"Sample format" gehiago dela "Adibideko formatua" edo "Formatuaren lagina".

13.- Do Not Track atalean, bi aukerak testu bera dute: "Esan webguneei 
eta aplikazioei nire jarraipenik ez egiteko". Bigarrena "Esan webguneei 
eta aplikazioei nire jarraipena egiteko" edo antzerako zerbait izan 
beharko litzake.

14.- Multimedia-biltegiratzea atalean, "Ez dago erabilgarri" testuak 
"Leku librea" jotzen du. "Ez erabilgarri" jar daiteke hori ekiditeko.

15.- Multimedia-biltegiratzea atalean, "Partekatu USB erabiliz" dio, 
"Partekatu USBa erabiliz" beharko luke? Bluetooth-arekin dudan zalantza 
bera... Internet badakit "-a" gabe dela, baina beste batzuetan nahastu 
egiten naiz, baina hitz egiterakoan "USBa", "Bluetooth-a",... esaten dut.

16.- Multimedia-biltegiratzea atalean, "Aurreratua" izenburupean 
"Multimedia-kokaleku lehene..." agertzen da, agian hobeto "Multim. 
kokaleku lehenetsia" edo horrelako zerbait jartzea.

17.- Zure eskubideak ataldean "inor*r*en" dio, "inoren" izan ordez.

18.- Bateria atalean, "Aktibatu automatikoki"rentzat "Bateriaren %5 
geratzen da" moduko aukerak daude zerrendan, hobe "Bateriaren %5*a* 
geratzen *ba*da".

*Kontaktua sortu/editatu

*19.- "Telefono-konpai" agertzen da, janda. Hobeto "Telefono-konp." jartzea.

20.- Gauza bera "Helbide elektron"ekin, pixka bat moztu eta puntu bat 
gehitzea hobeto: "Helbide elektr."

21.- Urtebetetze-data jartzerakoan, kate bat itzuli gabe dago, "Date" 
dio, "Data" beharrean.

22.- Eta bukatzeko, badakit "City" dagoela ingelesez, baina iruditzen 
zait Euskal Herrian ohikoagoa dela "Herria" jartzea, nahiz eta 
azkenaldian "hiritar" hitza gero eta gehiago erabiltzen duten 
komunikabideetan eta politikan batez ere. Agian herri batekoa naizelako 
izango da, baina oso arraroa egiten zait ;)



Tira, zerrenda espero baino luzeagoa irten zait, baina gehienak 
txikikeriak/zalantzak dira. Hurrengo ziklorako locamotion-en jarri behar 
badira Mozillako proiektuak, bertan zuzenean aldatzen laguntzeko prest nago.

Bihar arte!

Ibai.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140526/47e53297/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago