[Librezale] JDownloader 2.0 lokalizatuta (Mezu osoa)

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Al, Maiatza 19, 22:05:51, CEST 2014


14-05-16 14:05:52 CESTn, hizkuntzalaritza aplikatuak idatzia:
> Barkatu, aurreko mezua nahi gabe bidali da amaitu gabe.
>
> Aupa!
>
> Duela hilabete pare bat esan genuen moduan JDownloader 2.0
> lokalizatzen hasi ginen eta amaitu dugu iada.
>
> JDownloader berak itzulpenak egiteko interfaze erosoa ematen zuenez ,
> ez dugu itzulpen memoriarik erabili, baina horren ordez eraiki diren
> glosategiak konpartitu ditzakegu. Glosategi hauek beranduxeago
> bidaliko ditugu oraindik ere kalitate kontrola egiten ari baikara eta
> ziur gauza gehiago aurkituko ditugula zuzentzeko.
>
> Halaber,  norbaitek probatu eta erroreak konpondu nahi balitu ,
> itzultzeko erabili dugun kontua pasatzea erabaki dugu.
>
> ERABILTZAILEA: HIzkuntzalari
>
> PASAHITZA: 92jnhdfbdh43njh8d
>
> Gida honetan
> <http://jdownloader.org/knowledge/wiki/development/translation/translate-jdownloader>
> adierazten da nola dabilen itzultzailearentzat modulua. Gainera oso
> tresna interesgarria dauka, izan ere itzultzailean bertan bilatzaile
> bat dago eta zerbait gaizki aurkituz gero oso modu errazean aurkitzen
> ditu adierazitako termino guztiak.
>
> Besterik gabe, esteka honetatik
> <http://jdownloader.org/download/offline> deskargatu dezakezue
> JDownloader 2.0 eta euskaraz jarri ezarpenetara joanda.


Aupa!

Nik ez dut JDownloader erabiltzen, baina jende mordoak erabiltzen duela 
badakit. Beraz, beste aplikazio bat euskaraz izatea oso albiste ona da.

Eskerrik asko eta jarraitu horrela :)





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago