[Librezale] JDownloader 2.0 lokalizatuta (Mezu osoa)

hizkuntzalaritza aplikatua hizkuntzalaritza.aplikatua a bildua gmail.com
Or, Maiatza 16, 14:05:52, CEST 2014


Barkatu, aurreko mezua nahi gabe bidali da amaitu gabe.

Aupa!

Duela hilabete pare bat esan genuen moduan JDownloader 2.0 lokalizatzen
hasi ginen eta amaitu dugu iada.

JDownloader berak itzulpenak egiteko interfaze erosoa ematen zuenez , ez
dugu itzulpen memoriarik erabili, baina horren ordez eraiki diren
glosategiak konpartitu ditzakegu. Glosategi hauek beranduxeago bidaliko
ditugu oraindik ere kalitate kontrola egiten ari baikara eta ziur gauza
gehiago aurkituko ditugula zuzentzeko.

Halaber,  norbaitek probatu eta erroreak konpondu nahi balitu , itzultzeko
erabili dugun kontua pasatzea erabaki dugu.

ERABILTZAILEA: HIzkuntzalari

PASAHITZA: 92jnhdfbdh43njh8d

 Gida honetan<http://jdownloader.org/knowledge/wiki/development/translation/translate-jdownloader>adierazten
da nola dabilen itzultzailearentzat modulua. Gainera oso tresna
interesgarria dauka, izan ere itzultzailean bertan bilatzaile bat dago eta
zerbait gaizki aurkituz gero oso modu errazean aurkitzen ditu adierazitako
termino guztiak.

Besterik gabe, esteka honetatik
<http://jdownloader.org/download/offline>deskargatu dezakezue
JDownloader 2.0 eta euskaraz jarri ezarpenetara
joanda.

Ondo izan,

Aritz eta Axi.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20140516/20675130/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago