[Librezale] [Mozilla] DRMa eta W3C EMEa

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 15, 16:51:42, CEST 2014


Ander Elortondo<ander a bildua debagoiena.net> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko maiatzak 15 10:06):
> 2014/05/15 09:51(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
>>
>> Julen Ruiz Aizpuru<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2014(e)ko maiatzak 15 09:40):
>>>
>>
>> Barkatu, ahaztu zait argitzea modulu hau hautazkoa dela eta
>> lehenespenez ez dela nabigatzailean txertatuta etorriko. DRMdun edukia
>> kontsumitu nahi dutenek modulua instalatu beharko dute, gaur egun
>> Flash edo Silverlight instalatzen bezala.
>>
> Azalpen honek asko aldatzen du, arduraren karga erabiltzailera pasatzen
> baita.
>
> beste era batera esanda, hedapen hau ez egoteak pragmatiko guztiak mozilla
> ez erabiltzera BEHARTUko luke.
>
>  mozillak bere balioak lehenesten ditu baina ez du ordodoxiagatik
> erabiltzaileak talibanismora behartzen.
>
> bakoitzak ikusiko du zer egin DRM aferan, erabakia bakoitzarena da.

Egunean zehar pilatutako beste zenbait iritzi-artikulu interesgarri:
http://www.theguardian.com/technology/2014/may/14/firefox-closed-source-drm-video-browser-cory-doctorow
http://www.kryogenix.org/days/2014/05/15/mozilla-add-html5-drm-sadly-but-inevitably/
http://blog.gerv.net/2014/05/to-serve-users/

Kuriosoa da Firefox ez-beste nabigatzaileen erabiltzaile asko
Mozillari esfortzua eskatzen ikustea, dauden alternatibak (Google,
Microsoft, Apple) hain zuzen DRMaren kontu hau guztia bultzatzen
dutenean.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago