[Librezale] Aramendi strikes back
Osoitz E
oelkoro a bildua gmail.com
Al, Maiatza 19, 09:38:28, CEST 2014
Ahaztuta nuen hari hau, eta Filezilla instalatu dut.
Inork ba al daki zein den barnartueskutako po agiriaren zuzenbidea? Hau
guztiz irrigaezina da eta nire ortuemakitik erabat mihazkapetu nahi dut!!
Ibai Oihanguren Sala<ibai at oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko apirilak 10 20:58):
>
> 14-04-10 08:35:17 CESTn, Mikel Larreategik idatzia:
>
> Atzo gertatu zitzaidan bezala inork sustorik hartu ez dezan,
>> Filezillaren euskararako itzulpena "osatu" eta "zuzendu" du Xabier
>> Aramendik:
>>
>> https://filezilla-project.org/locales/eu.po
>> https://filezilla-project.org/locales/eu_ES.po
>>
>>
> Nik aurrekoan hartu nuen sustoa... orain ez dut astirik, baina beste inork
> egiten ez badu ahal dudanean idatziko diet Filezillakoei, hasieratik
> Aramendik egindakoak aipatuta eta VLCn izan zuen jarrera azalduta.
> Ez da zaila izango Filezillakoak konbentzitzea, nik uste, lineako hiztegi
> batzuetako adibideak-eta erakutsita, Aramendiren itzulpenak asmakeria bat
> direnez... (emaberekundekoi - edo horrelako zerbait - eta lesbianaren
> adibidea jartzeko irrikitan nago ;) )
>
> Nazkatuta nago tipo astun honen atzetik ibili beharraz... Launchpaden ere
> proiektu mordoa "osatu" eta "zuzendu" zituen, eta uste dut WinMerge eta
> Notepad++-ekin gauza bera egin duela.
> Beraz, norbaitek proiektu horietako bat benetan zuzendu nahi badu...
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale at librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20140519/f68c11ae/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago