[Librezale] Hizkuntza gutxituen lokalizatzaileen biltzarra
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
As, Mar 18, 22:41:12, CET 2014
Gabon!
Galiziako Trasno proiektutik idatzi didate iberiar penintsulako
hizkuntza gutxituen biltzarraren berri emateko. Itxura batean oraintxe
hasi dira antolaketa-lanekin eta parte-hartzea ari dira eskatzen
jardunaldiak osatu eta denen interesekoa izateko.
Librezale gonbidatuta dago talde gisa eta jendea parte-hartzera
animatzeko taldeko biri hotela ordaintzeko prest daude. Enkontrua
irail-urri aldera izango litzateke Vigon, larunbat eta igandez.
Dakidan guztia jarri duten wiki orrian dagoena da:
http://www.softcatala.org/wiki/Trobada_Iberica
Informazio gehiago eta parte-hartzeko aukera zuzena bertan aurkituko duzue.
Inor parte-hartzeko gogoz!? Taldea joateko ebento aproposa da!
Ni gustora joango nintzateke baina printzipioz distantzia/denbora
erlazioak ez lidake mereziko (EHtik kanpo naiz, 2 hegaldi gutxienez).
Lan-kontuak ere tarteka litezke :(
Animatu!
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago