[Librezale] Firefox OS: 5 minuturo -> 5 minututik behin

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Iga, Eka 22, 12:09:28, CEST 2014


Aupa Asier,

Asier Sarasua Garmendia<asier.sarasua a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
zuen (2014(e)ko ekainak 21 16:01):
> Kaixo,
>
> Firefox OSren tokiren batean "5 minuturo" ikusi dut, uste dut posta
> aplikazioan dela: 5 minuturo, 10 minuturo... Euskaltzaindiak hobetsi zuen
> hori ez zela egokia, hobe zela "5 minututik behin" eta antzekoak
> erabiltzea.[1] Bestela minutu batean 5 aldiz gertatzen den zerbait dela uler
> daiteke.

Posta-aplikazioan da bai.

Zenbakitzaile esplizitua duten formak aldatu ditut. 'Orduro' forma
bere horretan utzi dut, ze estekatu duzun dokumentuaren arabera:
"Maiztasuna adierazteko egituren artean, (izena + -ero) gisako
esamoldea onartzekoa da:
(astero, hilero, ordu laurdenero... etortzen da)."

Oker ez banago Calendarrek ere arazo hau izango du.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago