[Librezale] Firefox OS: 5 minuturo -> 5 minututik behin
Asier Sarasua Garmendia
asier.sarasua a bildua gmail.com
Lar, Eka 21, 16:01:22, CEST 2014
Kaixo,
Firefox OSren tokiren batean "5 minuturo" ikusi dut, uste dut posta
aplikazioan dela: 5 minuturo, 10 minuturo... Euskaltzaindiak hobetsi
zuen hori ez zela egokia, hobe zela "5 minututik behin" eta antzekoak
erabiltzea.[1] Bestela minutu batean 5 aldiz gertatzen den zerbait dela
uler daiteke.
Gaztelaniaz ere badago horren pareko akats bat: askotan "bianual" esaten
da (urtean bi aldiz gertatzen dena), "bienal" esan nahi denean (bi
urtetik behin gertatzen dena).
Asier.
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/p267-shehutct/eu/contenidos/informacion/ehutsi_180/eu_180/azalpenak.html
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago