[Librezale] Mozilla Thunderbird-en Lightning Calendar-en euskarazko itzulpenean akatsak

asier iturralde asier.iturralde a bildua gmail.com
Or, Eka 20, 20:24:22, CEST 2014


Aupa guztioi,

erabiltzailea sortu dut eta aipatu nituen akatsak zuzentzeko gomendioak
egin ditut Locomotion-en.

izan libre izan euskaldun


Ander Elortondo<ander.elor a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
ekainak 20 16:52):

> Kaixo:
>
> etxondoko     erabiltzaileari eman diot alta.
> Ardura hartzearena hutsik geratu ez zedin eta jarraipena ematearren
> aurkeztu nintzen. Asierrek edo Alexek pauso bat aurrera emanez gero lasai
> asko hartu erantzukizuna ez pentsa ezer berezi dagoenik eta.
>
> izan libre izan euskaldun!
> Ander.
>
>
>
> 2014-06-20 14:07 GMT+02:00 Julen Ruiz Aizpuru <julenx a bildua gmail.com>:
>
> Aupa Asier,
>>
>> asier iturralde<asier.iturralde a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2014(e)ko ekainak 11 12:38):
>> > Kaixo librezaleok,
>> >
>> > Mozilla Thunderbird-en Lightning Calendar erabiltzen ari nintzela
>> euskarazko
>> > itzulpenean akats txiki batzuk aurkitu ditut.
>> >
>> > Editatu > Hobespenak > Calendar
>> >
>> > * Orokorra fitxan Ezarpen orokorrak atalean "Lehetsiriko gertaera
>> iraupena"
>> > jartzen du baina "Lehenetsiriko gertaera iraupena" izan behar luke.
>> Beste
>> > fitxetan "Lehenetsitako" erabiltzen da, behar bada hobe litzateke kasu
>> > honetan ere hori erabiltzea.
>> >
>> > * Gogorarazleak fitxan:
>> >     * Gogorarazleen lehenetsiak -> Gogorarazleen lehenespenak?
>> >     * Zereginen aurretik gogorarazleari ezarriko zaion denbora
>> lehentsia ->
>> > lehenetsia
>> >
>> > * Ikuspegiak fitxan:
>> >     * astl laburdura minuskulaz dago eta gainerakoak maiuskulaz daude.
>> >     * laburdura batzuk 3 letrakoak dira eta besteak laukoak. Hobe
>> litzateke
>> > estilo bateratu bat erabiltzea.
>> >
>> > Norbaitek zuzen ditzake mesedez?
>>
>>
>> Barkatu tardantza baina Locamotion-eko kontua prest egon arte zain
>> egon naiz mezu hau erantzuteko.
>>
>> http://mozilla.locamotion.org/eu/lightning/ helbidean bilaketa egin
>> eta kateak zuzentzeko aukera izango duzu. Printzipioz gomendioak
>> izango dira eta arduradunak (Anderrek) onartu beharko ditu.
>>
>>
>> Julen.
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140620/de1924ea/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago