[Librezale] Mozilla Thunderbird-en Lightning Calendar-en euskarazko itzulpenean akatsak

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Or, Eka 20, 14:07:37, CEST 2014


Aupa Asier,

asier iturralde<asier.iturralde a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko ekainak 11 12:38):
> Kaixo librezaleok,
>
> Mozilla Thunderbird-en Lightning Calendar erabiltzen ari nintzela euskarazko
> itzulpenean akats txiki batzuk aurkitu ditut.
>
> Editatu > Hobespenak > Calendar
>
> * Orokorra fitxan Ezarpen orokorrak atalean "Lehetsiriko gertaera iraupena"
> jartzen du baina "Lehenetsiriko gertaera iraupena" izan behar luke. Beste
> fitxetan "Lehenetsitako" erabiltzen da, behar bada hobe litzateke kasu
> honetan ere hori erabiltzea.
>
> * Gogorarazleak fitxan:
>     * Gogorarazleen lehenetsiak -> Gogorarazleen lehenespenak?
>     * Zereginen aurretik gogorarazleari ezarriko zaion denbora lehentsia ->
> lehenetsia
>
> * Ikuspegiak fitxan:
>     * astl laburdura minuskulaz dago eta gainerakoak maiuskulaz daude.
>     * laburdura batzuk 3 letrakoak dira eta besteak laukoak. Hobe litzateke
> estilo bateratu bat erabiltzea.
>
> Norbaitek zuzen ditzake mesedez?


Barkatu tardantza baina Locamotion-eko kontua prest egon arte zain
egon naiz mezu hau erantzuteko.

http://mozilla.locamotion.org/eu/lightning/ helbidean bilaketa egin
eta kateak zuzentzeko aukera izango duzu. Printzipioz gomendioak
izango dira eta arduradunak (Anderrek) onartu beharko ditu.


Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago