[Librezale] Mozilla Thunderbird-en Lightning Calendar-en euskarazko itzulpenean akatsak

Alexander Gabilondo alexgabilondo a bildua gmail.com
Ost, Eka 11, 13:34:41, CEST 2014


az., 2014.eko ekaren 11a 12:38(e)an, asier iturralde(e)k idatzi zuen:
> Kaixo librezaleok,
>
> Mozilla Thunderbird-en Lightning Calendar erabiltzen ari nintzela 
> euskarazko itzulpenean akats txiki batzuk aurkitu ditut.
>
> Editatu > Hobespenak > Calendar
>
> * Orokorra fitxan Ezarpen orokorrak atalean "Lehetsiriko gertaera 
> iraupena" jartzen du baina "Lehenetsiriko gertaera iraupena" izan 
> behar luke. Beste fitxetan "Lehenetsitako" erabiltzen da, behar bada 
> hobe litzateke kasu honetan ere hori erabiltzea.
>
> * Gogorarazleak fitxan:
>     * Gogorarazleen lehenetsiak -> Gogorarazleen lehenespenak?
>     * Zereginen aurretik gogorarazleari ezarriko zaion denbora 
> lehentsia -> lehenetsia
Lehenetsitako...
Lehenetsiriko...
...lehenetsita
...lehenetsia

Nik lehenespen esaera guzti horien forma bateratuko nuke. Lauretan 
azkenekoa iruditzen zait egokiena.

>
> * Ikuspegiak fitxan:
>     * astl laburdura minuskulaz dago eta gainerakoak maiuskulaz daude.
>     * laburdura batzuk 3 letrakoak dira eta besteak laukoak. Hobe 
> litzateke estilo bateratu bat erabiltzea.
>
Nik bi letrako laburdura jarriko nuke (al. ar. az. og. or. lr. ig.)
> Norbaitek zuzen ditzake mesedez?
>
> Mila esker
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140611/08153200/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago