[Librezale] Hizkuntza gutxituen lokalizatzaileen biltzarra

patxi gaztelumendi patxi a bildua gaztelumendi.org
As, Eka 10, 10:34:28, CEST 2014


Ni laguntzeko eta komunikazio zereginetan joateko moduan nago. Hirugarren
kide bezala beti ere... eta gastuak konpartituta.
Uste dut lokalizazioan buru belarri ari zareten pare bat lagun joatea
funtsezkoa dela... eremu urriko hizkuntzak eta software libre
lokalizazioa.... oso apustu potentea da.

Egin kontu gainera... dominioen gaia ere pil pilean dagoela orain...
galiziarrak, euskaldunok, katalanak... eta beste asko.

Librezalerentzat apustu sendoa, estrategikoa da horrelako hizkuntza
txikiekin aliantzak egitea. Zorionak Librezale!

Julen... zure hegaldiak ez daitezela oztopo izan.. animatu!

aurrera!  hau ere... gure esku dago eta.... esku libreetan, alegia!

ptx


Julen Ruiz Aizpuru<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
ekainak 10 10:24):

> Julen Ruiz Aizpuru<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2014(e)ko martxoak 18 22:41):
> > Gabon!
> >
> > Galiziako Trasno proiektutik idatzi didate iberiar penintsulako
> > hizkuntza gutxituen biltzarraren berri emateko. Itxura batean oraintxe
> > hasi dira antolaketa-lanekin eta parte-hartzea ari dira eskatzen
> > jardunaldiak osatu eta denen interesekoa izateko.
> >
> > Librezale gonbidatuta dago talde gisa eta jendea parte-hartzera
> > animatzeko taldeko biri hotela ordaintzeko prest daude. Enkontrua
> > irail-urri aldera izango litzateke Vigon, larunbat eta igandez.
> >
> > Dakidan guztia jarri duten wiki orrian dagoena da:
> > http://www.softcatala.org/wiki/Trobada_Iberica
> >
> > Informazio gehiago eta parte-hartzeko aukera zuzena bertan aurkituko
> duzue.
> >
> > Inor parte-hartzeko gogoz!? Taldea joateko ebento aproposa da!
> >
> > Ni gustora joango nintzateke baina printzipioz distantzia/denbora
> > erlazioak ez lidake mereziko (EHtik kanpo naiz, 2 hegaldi gutxienez).
> > Lan-kontuak ere tarteka litezke :(
>
>
> Gaiaren inguruko beste mezu bat bidali didate eguneraketa batzuekin:
>
> 1. Santiagon egingo da biltzarra Vigon ordez. Garraio-aukera hobeak ditu.
> 2. Datak berrikusten ari dira eta hauen artean egingo da aukera:
>   Iraileko 1. edo 2. asteburua.
>   Urriko 1., 2. edo 3. asteburua.
>
>
> Lekuaren aldaketak niri gauzak errazten dizkit egia esan eta azken
> daten arabera izango nuke joateko aukera edo ez.
>
> Inork ez dauka gogorik enkontru honetan parte hartzeko? Oraindik
> garaiz gaude, eta wikian esaten den moduan, gure taldeko bi
> pertsonentzat hotela ordaintzeko diru-laguntza daukate.
>
>
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>



-- 
*patxi gaztelumendi*
www.gaztelumendi.org
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140610/98127021/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago