[Librezale] Hizkuntza gutxituen lokalizatzaileen biltzarra

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
As, Eka 10, 10:24:55, CEST 2014


Julen Ruiz Aizpuru<julenx at gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko martxoak 18 22:41):
> Gabon!
>
> Galiziako Trasno proiektutik idatzi didate iberiar penintsulako
> hizkuntza gutxituen biltzarraren berri emateko. Itxura batean oraintxe
> hasi dira antolaketa-lanekin eta parte-hartzea ari dira eskatzen
> jardunaldiak osatu eta denen interesekoa izateko.
>
> Librezale gonbidatuta dago talde gisa eta jendea parte-hartzera
> animatzeko taldeko biri hotela ordaintzeko prest daude. Enkontrua
> irail-urri aldera izango litzateke Vigon, larunbat eta igandez.
>
> Dakidan guztia jarri duten wiki orrian dagoena da:
> http://www.softcatala.org/wiki/Trobada_Iberica
>
> Informazio gehiago eta parte-hartzeko aukera zuzena bertan aurkituko duzue.
>
> Inor parte-hartzeko gogoz!? Taldea joateko ebento aproposa da!
>
> Ni gustora joango nintzateke baina printzipioz distantzia/denbora
> erlazioak ez lidake mereziko (EHtik kanpo naiz, 2 hegaldi gutxienez).
> Lan-kontuak ere tarteka litezke :(


Gaiaren inguruko beste mezu bat bidali didate eguneraketa batzuekin:

1. Santiagon egingo da biltzarra Vigon ordez. Garraio-aukera hobeak ditu.
2. Datak berrikusten ari dira eta hauen artean egingo da aukera:
  Iraileko 1. edo 2. asteburua.
  Urriko 1., 2. edo 3. asteburua.


Lekuaren aldaketak niri gauzak errazten dizkit egia esan eta azken
daten arabera izango nuke joateko aukera edo ez.

Inork ez dauka gogorik enkontru honetan parte hartzeko? Oraindik
garaiz gaude, eta wikian esaten den moduan, gure taldeko bi
pertsonentzat hotela ordaintzeko diru-laguntza daukate.


Julen.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago