[Librezale] Marketplace itzultzen

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Iga, Eka 8, 22:40:32, CEST 2014


Aupa

14-06-08 20:56:17 CESTn, Asier Sarasua Garmendiak idatzia:
>
> Aupa,
>
> ig., 2014.eko mairen 11a 23:02(e)an, Ibai Oihanguren Sala(e)k idatzi
> zuen:
>>
>> Hauek dira egin beharreko lanak (lehentasunaren arabera ordenatuta):
>>
>> p1 front end:https://localize.mozilla.org/projects/fireplace/
>> p2 payment:https://localize.mozilla.org/projects/webpay/
>> p3 payment processor
>> (Zippy):https://localize.mozilla.org/projects/zippy/
>> p4 Marketplace (zamboni &
>> categories):https://localize.mozilla.org/projects/marketplace/
>> P5 marketplace
>> stats:https://localize.mozilla.org/projects/marketplace_stats/
>> p6 communication
>> dashboard:https://localize.mozilla.org/projects/commbadge/
>> p7 publishing tool for
>> developer:https://localize.mozilla.org/projects/rocketfuel/
>>
>>
>>
>> Julen, zuk itzuli duzu orain artekoa? Beste norbait badabil horretan
>> laguntzen?
>> Itzultzeko probaren bat egin dut, baina iradokizunak soilik egin
>> ditzaket. Mozillakoei idatziko diet itzultzeko baimena emateko. Beste
>> norbait laguntzeko prest badago esan hemen, eta baimenak eskatuko
>> dizkizuegu.
>>
>
> Gaur eskua sartu dut Pootle horretan, baina nik ere iradokizunak
> soilik egin ditzaket. Eman ahal dit norbaitek baimen gehiago?
>
Niri Julenek eman zizkidan baimenak. Begiratu dut, baina uste dut ez 
daukadala baimenak emateko ahalmenik...
>> PD: Aurreko batean posta-zerrenda honetan galdetu nuen "review" hitza
>> nola itzuli, eta azkenean "kritika"rekin gelditu nintzen, baina ikusi
>> dut Marketplace-en "balorazio" erabili dela eta askoz gehiago
>> gustatzen zait, neutroagoa da.
>
>
> Orain ikusi dut zure mezuaren goiko zati hori. "Balorazio" hitza
> "rating" itzultzeko erabili dela uste dut, beraz hobe "review" esateko
> ez erabiltzea. Bigarren horretarako "berrikuspen" erabiltzen dut nik,
> baina nahiko modu mekanikoan, ez daukat horren aldeko ezer berezirik.
>

Ez nuen hemen esan, baina gero ikusi dut Marketplace-ean bi "review" 
desberdin daudela. Interfaze publikoan azaltzen den review hori (ia 
beti) balorazioa da (erabiltzaileek idatzitako iruzkina, eta puntuaketa).
Gero, administraziorako zatiaren itzulpenean beste "review" bat azaltzen 
da, zuk esaten duzun "berrikuspen" hori. Hori Mozillakoek egiten dute, 
eta horren arabera onartzen/baztertzen dira aplikazioak eta gehigarriak. 
Batzutan ez da oso erraza bietariko zeini buruz ari den jakitea...

"Rating" ikusi dut "18+" edo "Beldurrezkoa" eta horrelakoak jartzeko 
erabiltzen dela. Hori gazteleraz "Clasificación" itzuli dute, eta nik 
ere "Sailkapena" jarri nuen.

Pozten naiz beste bat laguntzeko prest egoteaz :) Uste baino lan gehiago 
dago p4 fitxategi horretan!

Gabon!

Ibai.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago