[Librezale] [Firefox OS] Keon build-ak faltan

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ast, Eka 5, 11:12:04, CEST 2014


Ibai Oihanguren Sala<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko ekainak 4 22:45):
>
> Mozilla L01N zerrendan aipatu duten moduan Flame gailu berriaren beharra
> dago? Nire Keon-ak hilabete ere ez du, eta ez zait egokia iruditzen beste
> bat erostea/eskatzea orain... Itzulpenak probatzeko derrigorrezkoa bada, eta
> ez badago beste irtenbiderik, ba tira...


Momentuz ez, baina denborarekin zenbait eginbide berri probatzeko
Keon-a ez da nahikoa izango hardwarearen aldetik. Adibide gisa, dual
SIMaren eginbidea ezin da probatu Keon gailua erabilita, SIM bakarra
onartzen duelako.

Flame gailuarekin muga hauek gainditu nahi dituzte, horregatik ezarri
dute erreferentziazko gailuen bizi-zikloa urtebetean. Aldi berean, une
honetan Keon gailuaren build-ek duten arazoa ere gainditu nahi da,
hauek hirugarren batek kontrolatzen baititu (GeeksPhonek) eta ez
Mozillak.


Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago