[Librezale] [Firefox OS] Keon build-ak faltan

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Eka 4, 22:45:05, CEST 2014


Gabon!

14-06-03 22:09:30 CESTn, Julen Ruiz Aizpuruk idatzia:
> Aupa!
>
> Itxura denez Keon telefonoetarako prestatzen dituzten build-ak falta dira:
> https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=1013361
>
> Honek esan nahi du arazoa konpontzen duten arte (1-2 aste!?)
> eguneraketarik ez duzuela jasoko eta, ondorioz, euskaratutako lanaren
> eguneraketarik ere ez duzuela izango.
>
> Ea ba berandu baino lehen konpontzen duten.
>
> Julen.
>

Mozilla L01N zerrendan aipatu duten moduan Flame gailu berriaren 
beharra dago? Nire Keon-ak hilabete ere ez du, eta ez zait egokia 
iruditzen beste bat erostea/eskatzea orain... Itzulpenak probatzeko 
derrigorrezkoa bada, eta ez badago beste irtenbiderik, ba tira...

( ez dakit zerrenda honetako zenbat dauden Mozillaren L10N zerrendara 
harpidetuta, baina han esan zen orain gailu berri bat izango zela 
probak egiteko erreferentzia: Flame izenekoa. Batzuek galdetu dute ea 
mugikorrek horren bizitza laburra izatea egokia den, etab. Eztabaidatxo 
bat egon da... Hemen irakur dezakezue: 
https://groups.google.com/forum/#!topic/mozilla.dev.l10n/I5462lFmrDE )



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago