[Librezale] [Terminologia] Weba edo weba?

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
As, Eka 24, 20:33:45, CEST 2014


Arratsalde on,

Mozillaren weberako itzulpen batzuk egiten ari naiz, eta beti izan dudan 
zalantza batekin topo egin dut berriro. Ahaztu baino lehen hemen botako 
dut, ea laguntzen didazuen.

Mozillan askotan erabiltzen dute "Web" hitza, baina ez "webgune"ren 
sinonimo gisa, gauza orokor gisa baizik, Internet edo sarea izango ziren 
moduan, gutxi gorabehera. Adibidez:

/Explore how the Web impacts science/

Kasu horietan, nola idatzi behar da euskaraz? Maiuskulaz edo minuskulaz?
Orain arte beti minuskulaz jarri dut, baina zalantza sortu zait...

Ibai.
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20140624/cbf2c248/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago