[Librezale] [Mozilla] Locamotion prest

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Or, Eka 20, 14:06:01, CEST 2014


Aupa,

Esperotakoa baino bi aste gehiago tardatu dute baina dagoeneko prest
dago Mozillako produktuen lokalizazioak egiteko zerbitzaria. Apuntatu
helbidea: http://mozilla.locamotion.org/eu/

Momentuz Thunderbird eta Calendar daude baina hemendik gutxira Firefox
OS ere egongo da (1.4tik 2.0ra migratzean, kateen izozketa teorikoa
gaur da).

Ander, zure erabiltzaile-izena emanez gero Calendarren baimen guztiak
zureak dira.

Gogoratu Thunderbird arduradun bila dabilela oraindik. Interesik
izanez gero ez izan zalantzarik. Bien bitartean nik egunean mantenduko
dut, baina irailetik aurrera umezurtz geratuko da.


Julen.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago