[Librezale] [Marketplace] Re-review

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Ast, Eka 12, 22:47:23, CEST 2014


Gabon berriro,

aurrekoan "re-review" hitza itzultzeko "ber-berrikuspen" erabili nuen. 
Ez zait batere gustatzen, baina asko pentsatu gabe hori jarri nuen.
Gaur, berriro ikusi, gaztelerazko itzulpena ere begiratu, eta "X berriro 
berrikusi da" moduko esaldiak jarri ditut. Baina gero, "1 re-review" edo 
"Re-reviews" moduko kateetan zegoen arazoa... bururatu zaidana da 
"Bigarren berrikuspena" jartzea. Gazteleraz "Doble revisión" jarri dute...

Zalantzan nago hori nola itzuli beharko zen... norbaitek iradokizunik?

Milesker!


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago