[Librezale] Firefox OS euskaraz

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
As, Eka 3, 22:07:58, CEST 2014


Gabon!

Ibai Oihanguren Sala<ibai at oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko maiatzak 26 23:32):
> Gabon berriro,
>
> orain arte Firefox OSn aurkitutako akats/aldaketa proposamenen zerrendarekin
> nator. Den-dena ez dut begiratu, baina aplikazio garrantzitsuenak bai. SIM
> txartela sartuta beste proba batzuk egiteko dauzkat, baina orain artekoa
> bidaltzen dizuet. Hauetariko batzuk akatsak baino zalantzak dira agian, eta
> gehienak txikikeriak dira, itzulpena orokorrean oso txukuna delako, baina
> bota egingo ditut:
>
>
> Sarrerako txangoa (ez dakit txangoa jartzen zuen, ongi etorria egiteko
> pantailei buruz ari naiz)
>
> 1.- "ELKARTU sare ezkutura" jartzen du. Agian ondo dago, baina beti "BATU
> sare ezkutura" ikusi izan dudala uste dut, eta arraroa egin zitzaidan.

Biak ala biak ontzat emango nituzke baina 'batu'ra aldatu dut motzagoa delako.

> 2.- Bukaeran, "Zure telefono berria gozatzeko prest zaude" dio, baina
> "telefono berriaz" beharko luke, ezta?

Zuzenduta.

> Hasierako pantaila
>
> 3.- Kategoria desberdinetako webguneen multzoak daude mahaigainean,
> horietako bat "Jokuak" da, eta "Jokoak" beharko luke.

Zuzenduta.

> ("Zera ari naiz pentsatzen..." horrek ez nau gehiegi konbentzitzen, baina
> egia esanda ez daukat proposamen hoberik. Nahiko kate zaila da
> euskaratzeko... :( )

Egoera berdinean nago. Aurretik "Hau dabilkit buruan" kalkoa zegoen.
Edozein proposamen ongi etorria izango da.

> Erlojua
>
> 4.- Azpikaldeko fitxa edo menu horretan, "Tenporizadorea" eta "Kronometroa"
> hitzek ia elkar jaten dute. Argi dago "Tenporizadorea" dela behar baino leku
> gehiago hartzen duena... Ez dakit "Atzera kontua" edo horrelakoren bat
> motzagoa izango den, edo bestela "Tenporizad." bezalako zerbait jarri
> beharko den. Ikusi dut mugikorrean testuen luzera ohiko arazoa dela gure
> hizkuntzarentzat behintzat.

Bai, ireki dizkiguten bug gehienak honi buruzkoak dira. "Tenporizad."
utziko dut.

> 5.- Alarma bat gehitu/editatzerakoan, "Bibratu" aukera dago, zerrenda
> batetik "Aktibatu" edo "Desaktibatu" hautatu behar delarik. Dagoen moduan,
> "Bibrazioa" hitza hobeto gelditzen dela iruditzen zait. "Bibrazioa" ->
> "Desaktibatu" (Edo bestela "Bibratu" -> Bai / Ez)

Zuzenduta.

> 6.- Ia gauza bera "Utzi geroko" aukerarekin. Botoi batean oso ondo dago,
> baina gero "5 minutu" bezalako zerbait hautatu behar denez, nire ustez
> hobeto "Atzeratu" -> "5 minutu"

'Snooze' terminoaren agerpen guztiak 'atzeratu' gisa utzi ditut. Ondo
ulertzen da eta motzagoa da.

> Jakinarazpenak
>
> 7.- (Uste dut aplikazio bat instalatzerakoan agertzen zela mezu hau:)
> "Deskonprimitzen" dio, "deskonprimatzen" beharrean.

Kuriosoa, Xuxenek gorriz markatzen du 'deskonprimatzen'. Microsoft-eko
itzulpenetan zuk diozuna ageri da. Bestelako iritzirik salan?

> 8.- Berriro ikusi ez dudan arren, esango nuke batzuetan jakinarazpenaren
> alboan noizko oharra den azaltzen da, eta batzuetan "oraintxe" agertzen
> denean, jakinarazpenaren testuak "oraintxe" jaten du. Uste dut "orain"
> jarrita konpontzen dela, gutxigatik delako.

Izatez, 'oraintxe bertan' da; 'orain' gisa utzi dut gomendatu moduan.

> Ezarpenak
>
> 9.- Hau beti izaten dudan zalantza bat da... "Bluetooth" edo "Bluetooth-a"?
> (FirefoxOSn "Bluetooth" azaltzen da. Baina "Wi-Fia")

Deklinatu behar izanez gero, 'Bluetooth-a'; hala dio estilo-liburuak:
http://librezale.org/wiki/Arau_orokorrak#Izen_propioak

> 10.- Eta beste zalantza bat: "Wi-Fia" edo "WiFi-a"?

Jatorrizkoan 'Wi-Fi' agertzen denez hori mantentzeko hautua egin nuen.
Gero, hitz sobera ezaguna da eta marratxoa ez da beharrezkoa.

> 11.- Pantaila atalean, "Blokeo-orientazioa" dio, baina ingelesez "Lock
> orientation". Uste dut orientazioa blokeatzeko dela, mugikorra horizontalki
> jarrita ere ezer ez gertatzeko, beraz "Blokeatu orientazioa" beharko luke.

Hori da. Izena balitz, 'orientazio-blokeoa' (neuronak aldrebestu
egingo ziren 'blokeo-orientazioa' idaztean).

> 12.- Hizkuntza atalean, "Laginaren formatua" jartzen du, baina uste dut
> "Sample format" gehiago dela "Adibideko formatua" edo "Formatuaren lagina".

'Adibideko formatua' utzi dut.

> 13.- Do Not Track atalean, bi aukerak testu bera dute: "Esan webguneei eta
> aplikazioei nire jarraipenik ez egiteko". Bigarrena "Esan webguneei eta
> aplikazioei nire jarraipena egiteko" edo antzerako zerbait izan beharko
> litzake.

Bizkorra begia! Zuzenduta

> 14.- Multimedia-biltegiratzea atalean, "Ez dago erabilgarri" testuak "Leku
> librea" jotzen du. "Ez erabilgarri" jar daiteke hori ekiditeko.

Hau ezin dut pantailan erreproduzitu, ezta SD txartela kenduta ere.

> 15.- Multimedia-biltegiratzea atalean, "Partekatu USB erabiliz" dio,
> "Partekatu USBa erabiliz" beharko luke? Bluetooth-arekin dudan zalantza
> bera... Internet badakit "-a" gabe dela, baina beste batzuetan nahastu
> egiten naiz, baina hitz egiterakoan "USBa", "Bluetooth-a",... esaten dut.

Kaleko hizkerari jarraituz 'USBa' eta 'Bluetooth-a' erabiliko nuke.
Beste iritzirik?

> 16.- Multimedia-biltegiratzea atalean, "Aurreratua" izenburupean
> "Multimedia-kokaleku lehene..." agertzen da, agian hobeto "Multim. kokaleku
> lehenetsia" edo horrelako zerbait jartzea.

https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=1008438 da hau. 'Kokaleku
lehenetsia' utzi nuen.

> 17.- Zure eskubideak ataldean "inorren" dio, "inoren" izan ordez.

Zuzenduta.

> 18.- Bateria atalean, "Aktibatu automatikoki"rentzat "Bateriaren %5 geratzen
> da" moduko aukerak daude zerrendan, hobe "Bateriaren %5a geratzen bada".

Zuzenduta

> Kontaktua sortu/editatu
>
> 19.- "Telefono-konpai" agertzen da, janda. Hobeto "Telefono-konp." jartzea.

Besterik gabe 'Konpainia' utzi dut. Ondo sartzen da eta ulertzen da.

> 20.- Gauza bera "Helbide elektron"ekin, pixka bat moztu eta puntu bat
> gehitzea hobeto: "Helbide elektr."

Eginda.

> 21.- Urtebetetze-data jartzerakoan, kate bat itzuli gabe dago, "Date" dio,
> "Data" beharrean.
>
> 22.- Eta bukatzeko, badakit "City" dagoela ingelesez, baina iruditzen zait
> Euskal Herrian ohikoagoa dela "Herria" jartzea, nahiz eta azkenaldian
> "hiritar" hitza gero eta gehiago erabiltzen duten komunikabideetan eta
> politikan batez ere. Agian herri batekoa naizelako izango da, baina oso
> arraroa egiten zait ;)

Azken bi hauek ez ditut topatzen, beharbada instalatuta daukazun
build-aren akats bat izango da.


Eskerrik asko berriz ere zuzenketa txiki baina garrantzitsuengatik!

Julen.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago