[Librezale] [FirefoxOS] Zuzenketak

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Uzt 23, 23:36:28, CEST 2014


az., 2014.eko uztren 23a 23:28(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi 
zuen:
> Asier Sarasua Garmendia<asier.sarasua a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
> zuen (2014(e)ko uztailak 23 23:11):
>> Bestalde, ingelesezko kate berriak agertzen hasi dira eguneraketa berriekin,
>> eta kate horiek ez daude Pootlen. Dagoeneko Firefox OS 2.1 bertsioa garatzen
>> hasi direla esan nahi du horrek?
> Bai noski, 2.0ko esfortzuak aparteko branch batean doaz orain,
> aurrekoan aipatu zenuena hain zuzen.
>
> 2.1 lokalizatzen hasteko aukera aste honetan bertan izan beharko
> genuke, hala komentatu dit Dwaynek lehenago behintzat. Honekin
> lotutako galdera da ea merezi duen kateak izoztu aurretik saltsa
> horretan sartzeak.
>
>
> Julen.
> _______________________________________________
>
Moztuta azaltzen ziren bi kateak aldatu ditut... Nik oraingoz behintzat 
horrela utziko dut. Gero 2.1ean ikusten badugu bi lerrotan jartzen 
dituztela kate luzeak errepaso orokor bat egingo nuke, kate asko moztu 
baitira sartzeko. Lehen ikusi dut bat, adibidez: "FBeko lagunak" 
("Facebookeko lagunak" behar zuenean).

Bihar arte!

Ibai.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago