[Librezale] [FirefoxOS] Zuzenketak

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Uzt 23, 23:20:44, CEST 2014


az., 2014.eko uztren 23a 22:58(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi 
zuen:
> Ibai Oihanguren Sala<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2014(e)ko uztailak 23 22:38):
>> Gabon,
>>
>> beste errepaso bat eman diot FirefoxOSren 2. bertsioari, eta zuzenketa
>> batzuk dauzkat:
>>
>> 1.- Ezarpenetan, Jakinarazpenak atalean "Erakutsi berrabiarazi ondoren"
>> katea dago, baina moztuta agertzen da. Uste dut "Erak. berrabiarazi ondoren"
>> jarrita sartuko dela, eta gainera aurretik "Erakutsi blokeo-pantailan"
>> checkbox-a daukanez, uste dut argi ikusiko dela "Erak." horrek "Erakutsi"
>> esan nahi duela.
> Sartuko den edo ez egiaztatu nahi baduzu, entxufatu telefonoa
> ordenagailura USB bidez eta aktibatu urruneko arazketa telefonoan eta
> ordenagailuko Firefoxen.
>
> Mahaigainean, zoaz aplikazio-kudeatzailera eta telefonora konektatzeko
> aukera eman behar dizu. Hortik aurrera, hautatu 'Settings' aplikazioa
> eta zuzenean beste edozein webgune bailitzan ikuskatu ahal izango duzu
> nabigatzailearen garatzaile-tresnak erabilita.
>
> Dagokion pantailan egungo testua buruan daukazunarekin ordezkatzea
> besterik ez duzu egin behar eta emaitza telefonoan ikusiko duzu
> denbora errealean :)

Milesker informazioagatik! Lehen saiakeran Keon-a blokeatu zait, baina 
berriro probatuko dut.
>
>> 2.- Ezarpenetako Nabigazioa atalean, beste kate bat moztuta: "Nabigazioa
>> hatza ertzetatik pasatuz" (jatorrizkoa: Edge swipe navigation). Bururatu
>> zaidana da "Hatza ertzetik pasatuz" jartzea, "Nabigazioa" izenburua duelako
>> pantailak, eta gainera azpian azaltzen da nola funtzionatzen duen.
> Zentzuzkoa.
>
>> 3.- Askotan azaltzen da "SIM PIN" itzulpenetan, baina hori "SIMaren PINa"
>> izan beharko litzake (SIM txartelaren PIN kodea da). Berez "SIM PIN"a ez da
>> ezer, nahiz eta ingelesez horrela izan.
> Dakidala (buruz ari naiz), '{{n}}. SIM PINa' eta tankerakoak daude.
> 'SIM PIN' deklinatu gabe agertzen bada, akatsa da. Bestalde uste dut
> 'SIM PINa' laburra eta ulergarria dela baina hala ez dela uste
> baduzue, 'SIMaren PINa' ondo dago leku libre nahikoa dagoen bitartean.
>

Ez dakit, bitxia iruditu zait, baina "SIM PINa" utziko dut orduan. "SIM 
PUKa" ere badago.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago