[Librezale] [FirefoxOS] Zuzenketak

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ost, Uzt 23, 22:58:50, CEST 2014


Ibai Oihanguren Sala<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko uztailak 23 22:38):
> Gabon,
>
> beste errepaso bat eman diot FirefoxOSren 2. bertsioari, eta zuzenketa
> batzuk dauzkat:
>
> 1.- Ezarpenetan, Jakinarazpenak atalean "Erakutsi berrabiarazi ondoren"
> katea dago, baina moztuta agertzen da. Uste dut "Erak. berrabiarazi ondoren"
> jarrita sartuko dela, eta gainera aurretik "Erakutsi blokeo-pantailan"
> checkbox-a daukanez, uste dut argi ikusiko dela "Erak." horrek "Erakutsi"
> esan nahi duela.

Sartuko den edo ez egiaztatu nahi baduzu, entxufatu telefonoa
ordenagailura USB bidez eta aktibatu urruneko arazketa telefonoan eta
ordenagailuko Firefoxen.

Mahaigainean, zoaz aplikazio-kudeatzailera eta telefonora konektatzeko
aukera eman behar dizu. Hortik aurrera, hautatu 'Settings' aplikazioa
eta zuzenean beste edozein webgune bailitzan ikuskatu ahal izango duzu
nabigatzailearen garatzaile-tresnak erabilita.

Dagokion pantailan egungo testua buruan daukazunarekin ordezkatzea
besterik ez duzu egin behar eta emaitza telefonoan ikusiko duzu
denbora errealean :)

> 2.- Ezarpenetako Nabigazioa atalean, beste kate bat moztuta: "Nabigazioa
> hatza ertzetatik pasatuz" (jatorrizkoa: Edge swipe navigation). Bururatu
> zaidana da "Hatza ertzetik pasatuz" jartzea, "Nabigazioa" izenburua duelako
> pantailak, eta gainera azpian azaltzen da nola funtzionatzen duen.

Zentzuzkoa.

> 3.- Askotan azaltzen da "SIM PIN" itzulpenetan, baina hori "SIMaren PINa"
> izan beharko litzake (SIM txartelaren PIN kodea da). Berez "SIM PIN"a ez da
> ezer, nahiz eta ingelesez horrela izan.

Dakidala (buruz ari naiz), '{{n}}. SIM PINa' eta tankerakoak daude.
'SIM PIN' deklinatu gabe agertzen bada, akatsa da. Bestalde uste dut
'SIM PINa' laburra eta ulergarria dela baina hala ez dela uste
baduzue, 'SIMaren PINa' ondo dago leku libre nahikoa dagoen bitartean.

> Bestalde, txirrinaren eta alerten tonua aukeratzerakoan, tonu bat izenik
> gabe agertzen zait. Zuetariko inori gertatzen zaio?

Telefonoa ez daukat eskura, ezin dut egiaztatu.


Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago