[Librezale] [FirefoxOS] Zuzenketak
Alexander Gabilondo
alexgabilondo a bildua gmail.com
Ost, Uzt 23, 22:45:29, CEST 2014
az., 2014.eko uztren 23a 22:38(e)an, Ibai Oihanguren Sala igorleak
idatzi zuen:
> Gabon,
>
> beste errepaso bat eman diot FirefoxOSren 2. bertsioari, eta zuzenketa
> batzuk dauzkat:
>
> 1.- Ezarpenetan, Jakinarazpenak atalean "Erakutsi berrabiarazi
> ondoren" katea dago, baina moztuta agertzen da. Uste dut "Erak.
> berrabiarazi ondoren" jarrita sartuko dela, eta gainera aurretik
> "Erakutsi blokeo-pantailan" checkbox-a daukanez, uste dut argi ikusiko
> dela "Erak." horrek "Erakutsi" esan nahi duela.
"Erak. berrabiarazi ondoren"=26 karaktere, "Erakutsi berrabiaraztean"=24
karaktere
>
> 2.- Ezarpenetako Nabigazioa atalean, beste kate bat moztuta:
> "Nabigazioa hatza ertzetatik pasatuz" (jatorrizkoa: Edge swipe
> navigation). Bururatu zaidana da "Hatza ertzetik pasatuz" jartzea,
> "Nabigazioa" izenburua duelako pantailak, eta gainera azpian azaltzen
> da nola funtzionatzen duen.
>
> 3.- Askotan azaltzen da "SIM PIN" itzulpenetan, baina hori "SIMaren
> PINa" izan beharko litzake (SIM txartelaren PIN kodea da). Berez "SIM
> PIN"a ez da ezer, nahiz eta ingelesez horrela izan.
>
> Bestalde, txirrinaren eta alerten tonua aukeratzerakoan, tonu bat
> izenik gabe agertzen zait. Zuetariko inori gertatzen zaio?
>
> Kontrakorik ez badiozue behintzat, goiko aldaketak egitera noa.
>
> Ondo izan,
> Ibai.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago