[Librezale] [FirefoxOS] Zuzenketak

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Uzt 23, 22:38:53, CEST 2014


Gabon,

beste errepaso bat eman diot FirefoxOSren 2. bertsioari, eta zuzenketa 
batzuk dauzkat:

1.- Ezarpenetan, Jakinarazpenak atalean "Erakutsi berrabiarazi ondoren" 
katea dago, baina moztuta agertzen da. Uste dut "Erak. berrabiarazi 
ondoren" jarrita sartuko dela, eta gainera aurretik "Erakutsi 
blokeo-pantailan" checkbox-a daukanez, uste dut argi ikusiko dela 
"Erak." horrek "Erakutsi" esan nahi duela.

2.- Ezarpenetako Nabigazioa atalean, beste kate bat moztuta: "Nabigazioa 
hatza ertzetatik pasatuz" (jatorrizkoa: Edge swipe navigation). Bururatu 
zaidana da "Hatza ertzetik pasatuz" jartzea, "Nabigazioa" izenburua 
duelako pantailak, eta gainera azpian azaltzen da nola funtzionatzen duen.

3.- Askotan azaltzen da "SIM PIN" itzulpenetan, baina hori "SIMaren 
PINa" izan beharko litzake (SIM txartelaren PIN kodea da). Berez "SIM 
PIN"a ez da ezer, nahiz eta ingelesez horrela izan.

Bestalde, txirrinaren eta alerten tonua aukeratzerakoan, tonu bat izenik 
gabe agertzen zait. Zuetariko inori gertatzen zaio?

Kontrakorik ez badiozue behintzat, goiko aldaketak egitera noa.

Ondo izan,
Ibai.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago