[Librezale] Firefox 31 artikulua argitaratu, berandutu ala saltatu

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Uzt 23, 21:49:26, CEST 2014


14-07-23 17:31:39 CESTn, Julen Ruiz Aizpuruk idatzia:
> Aupa,
>
> Osoitz E<oelkoro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
> uztailak 23 15:39):
>> Kaixo,
>>
>> Atzo atera zen Firefox 31, eta atzo bertan argitaratu zen ere Librezaleren
>> portadan Firefox OSren euskaraketaren berria.
>>
>> Ez dago asko aipatzeko Firefox 31ri buruz, Firefox OSren euskaraketa ordea
>> askoz aipagarriagoa iruditzen zait eta ez nuke estali nahi.
>>
>> Zer diozue
>>
>> - Gaur gauean bertan argitaratu Firefox 31ren berria
>> - Firefox 31ren berririk ez eman, bertsio hau saltatu
>> - Hemendik egun batzuetara argitaratu Firefox31ren berria
>>
>> Erantzunik jaso ezean gaur gauean bertan argitaratuko dut.
>
>
> Justu hau komentatu behar nuen atzo Asierren mezuari erantzunez, baina
> ordurako argitaratua zegoen artikulua.
>
> Nik argitaratu egingo nuke ohiturarekin jarraitzeko.
>
> Julen.
>

Bai, gainera hasierako orrian azken bi artikuluen laburpena azaltzen 
da, beraz FirefoxOSren berriak hor jarraituko luke, bigarren postuan 
bada ere.

Ibai.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago