[Librezale] GnuPG euskaraz

Mikel Olasagasti mikel a bildua olasagasti.info
Al, Urt 13, 20:37:59, CET 2014


Kaixo Jabier,

mczugasti a bildua euskalnet.net<mczugasti a bildua euskalnet.net> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko urtarrilak 3 18:12):

> GnuPG euskaratzea gustatuko litzaidake, nik dakidanez, euskaratu gabe
> dago.


GnuPG ez dago euskara itzulita.


> Librezale-ko proiektuen artean Debian sistema eragilearen
> euskaratzea dago eta hor, GnuPG paketearen itzulpena ez da ageri.


GnuPG ez da Debian proiektuko itzulpen bat, aparteko beste edozein
aplikazioren modukoa da.


> Debian
> proiektuaren arduradunarekin itzulpena hasteko jarraitu beharreko
> urratsak zehaztea gustatuko litzaidake. Librezale-ren baitan egingo
> nukeen lehenengo lana izango litzateke eta ez dakit nola egiten dituzuen
> lan hauek. Zuen erantzunaren zain...
>

Begira egon naiz eta dirudienez GnuPGk ez du inolako itzulpen plataformarik
erabiltzen (TranslationProject, Transifex, Launchpad, ...). Ondorioz lan
egiteko modua .po fitxategiaren gainean lan egin eta ondoren bug bat
irekitzea izango litzateke[1].

po fitxategia lantzeko bi aukera dituzu:
  - lokalean, poedit edo Lokalize bezelako aplikazio batean
  - sarean, Pootle bitartez

Gure wiki-an eskuragarri duzu lehen pausuak nola eman [2].

Jakin GnuPG pakete handi bezain korapilatsua dela. Itzulpen munduarekin
lehen lanak badira, agian modulo arinago bat begiratzea gomendatuko nizuke.

Mikel

[1] http://bugs.gnupg.org/
[2] http://librezale.org/wiki/Lokalizazio-gida
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140113/e68f88f6/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago